Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


irailaren 29, ostirala 20:00h ; iraileko larunbata 20:00h; urriaren, igande 1, 19:00h. Antzerkia

ARTEDRAMA | Euskadi
“Hozkailua”


Idazlea: Unai Iturriaga
Zuzendaria: Manex Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus - Patricia Urrutia


Aurrera filmetako gidariak!
Aurrera akademiako agintariak!
Aurrera koilare desberdineko txakurrak!
Ondo neurtu gelditzen zaizun bizi txikia!
Bizi nahi dut ahal baldin bada
Gaizki sentitzen naiz!
Gaizki sentitzen naiz!
Negar egin nahi dut eta ezin
Oihu egin nahi dut eta debekatua
Maitatu nahi dut eta ez didate uzten
Borroka ez dut nahi baina beharrezkoa da
Hiltzea nahi izango nuke baina une berean
Bizi nahi dut ahal baldin bada.
BALDIN BADA, Rock taldea

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

ZER GERTATU DA?
Maite eta Karlos lagun minak izan ziren gaztetan, koadrila berekoak. Laurogeigarren hamarkadaren hondarretan punky izatera jolastu ziren uda batez, jairik jai, saldoan beti, parkeetan lo eginez. Uda hartan ezagutu zuten

Jimmy, edozein herriko jaixetan. Uda azkentzearekin batera Londonera jo zuten hirurek, garaiko squaten Mekara.
Karlosi ez zion asko iraun beroaldiak eta laster itzuli zen Londonetik gurasoen etxera, ikasketei berrekin eta gazte arrunt baten bizimoduarekin jarraitzera. Maite eta Jimmy Londonen geratu ziren.

Egun, Maitek ez dauka sosik, egunean bizi da. Jimmyren gorpua garraiatzeko beste modurik otu ez eta bigarren eskuko denda batean auskalo zenbatgarren eskuko hozkailu bat erosi eta bertan sartuko du hilotza etxera bidean ustel ez dakion. Abiatzerako ohartu da hozkailuak entxufatuta dagoenean baino ez duela funtzionatzen. Hala ere, emakume ausarta eta irmoa izaki, aurrera egingo du Maitek oztopo guztien gainetik.

Zuzendaritza:  Manex Fuchs
Idazlea: Unai Iturriaga
Aktorak: Ander Lipus , Patricia Urrutia
Musika: Asier Ituarte
Kitarra: Keu Agirretxea
Argiztapen diseinua: Josep Duhau
Teknika: Xabino Alkorta
Eszenografia: Amaia Garate
Panpina: Battitte Haltsouet
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Irudia:  Zugazart
Argazkiak: Ainhoa Resano
Administrazioa: Iasone Parada
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Ekoizpena: ArteDrama


<= ITZULI
 



Subir