DANTZA

CARMEN FUMERO – MIGUEL BALLABRIGA 2018-06-07T10:00:11+00:00

Project Description

CARMEN FUMERO – MIGUEL BALLABRIGA  |  Tenerife

“… Eran casi las dos”

Zuzendaritza: Miguel Billabriga – Carmen Fumero

otsailak 24, 20:00etan
otsailak 25, 19:00etan
DANTZA
Sarreren salmenta


  …”Nahiz eta hitz-truke labur hau irribarrez egin zuten alde biek, bere begiak mehatxu-espresioz kargatu ziren une batez; gau hartan, halabeharrez erail besterik ezin izango zuela egin jakin zuen ziurtasun osoz” …  Yukio Mishimaren “La escuela de la carne”.

…Eran casi las dos lana dantza garaikidearen arloko proiektu bat da, eta istorio bat gertakari gisa kontatzeko motibazioa dauka. Dantzaren eta soinu-banda elektriko baten bidez, modu zinematografiko batean ia ordu biak zirenean gertatutakoa kontatu nahi da.

Gidoiaren ideia nagusia bi pertsonak leku zehatz batean topo egitean oinarritzen da. Bere zain dago bertan. Asmo oso desberdinak dituzte batak bestearekiko eta iraganeko gatazka baten emaitza gertatuko da. Inbidia, borroka, egozentrismoa eta bakardadea sortzeko gaitasuna duen gaixotasuna. Sentimendu horiek eramango dituzte bi protagonistak beren eraldaketa fisikoan zehar. Azken emaitza tragedia izango da. Irudikatutako gertakari baten barruko tragedia.

Zuzendaritza eta Koreografia: Miguel Ballabriga eta Carmen Fumero
Aktoreak: Miguel Ballabriga eta Carmen Fumero
Argiztapen diseinua: Sergio García
Argi teknikaria: Beatriz Francos
Musika: This Day In