DANTZALDIA 2018

DANTZALDIA 2018 2018-09-24T20:11:47+00:00

Project Description

Festival DANTZALDIA 2018

Irailak 27 – Azaroak 29

Irailak 27 – Azaroak 29
DANTZA

DANTZALDIA 2018
Betiko legez, gure ideia da edizio berri hau zuekin eta sortzaileekin partekatzea, gorputza beti protagonista. Edizio honetan hainbat gauzarekin gozatu ahalko dugu: irudimenaren ahalmenaz, soinuaz eta isiluneez, anabasaren poetikaz, errituaz… eta beren-beregi «aitzindarien» begiradatik (memoria eta transmisioa, hau da, nondik gatozen jakitea nora joan gura dugun jakiteko). Horretarako, Jérôme Bell, Cesc Gelabert eta Olga Periceten lanak ikusiko ditugu.

Hasteko eta behin, zuekin egongo gara Inaugurazioan, irailaren 27an Rekalde aretoan, Fabián Thomé-ren pieza batekin. Sidi Lharbi Cherkaoui konpainian ere dantzatzen du Thomék, eta oraingo piezan zuzeneko musika joko du Park Woojae artistak…

Urriaren 4an Jérôme Bel piezaz gozatuko dugu Azkuna Zentroan. Jérôme Bel-ek 90etan plazaratu zuen bere izena daraman ikur-pieza horrek lerro eszeniko kontzeptual osoa sortu zuen eta eragin handia eduki zuen bai Frantzian bertan bai gainontzeko herrietan. Izan ere, esandako pieza La Fundiciónera ekarri genuen 98. urtean, eta garen bidez berraurkituko dugu geroan hainbeste sorkuntza ekarri duen elementu fundatzaile hura.

Eta azaroaren 13an, Bizkaia Aretoan, Cesc Gelabert-ekin berrekingo diogu jaialdiaren aldi trinkoari. Kataluniako dantzaren historia berarekin hasi zen 80ko urteetan, eta orain ibilbide luze hartako ekarpen batzuk ekarriko dizkigu bere pieza eta tailerrekin.
Flamenko berriko pertsonaia batzuk: Olga Pericet eta Enfoque pieza Carmen Amayaren figuraren inguruan, eta Eduardo Guerrero bere Guerrero-rekin eta Sun Tzu estrategaren teoriekin BBK Aretoan azaroaren 10ean eta 22an.

Bitartean, azaroaren 17an Mumusic Circus konpainiak bere Amigoo pieza aurkeztuko digu Guggenheim museoan: «kontrabaxua eskuan» dakarren zirku samur eta intimoa, alegia. La Otra Danza-Asun Noales konpainiak erritura hurbilduko gaitu Rito izeneko zirkulu magikoan azaroaren 29an Ensanche Eraikinan . Eta makina bat sari jaso duen Marta Carrasco-k anabasarantz eta eromenerantz eroango gaitu Perra de nadie lanarekin azaroaren 24an eta 25ean La Fundición aretoan.

Eta Zinea, Dantzaldian ohikoa dena eta edizio honetan E.H.U.ko ikus-entzunezko komunikazio departamentuaren kolaborazioarekin datorrena, Zinea eta Dantza – Begiradaren koreografiak egitasmoaren eskutik etorriko da.

Olga Pericet eta Cesc Gelaberten Master class-ak eta Tailerrak. Heziketa-jarduera horietan profesionalek. ikasleek eta zaletuek parte hartu dezakete, eta jarduera zikloa sortzaileekin izango diren Topaketek itxiko dute.

Zuen zain egongo gara DANTZALDIA jaialdiaren edizio honetan parte hartzen duten gune kolaboratzaile guztietan eta haiekin GUZTIEKIN.

PROGRAMA 2018
Irailak 27 – REKALDE Aretoa Inaugurazioa
Fabián Thomé – Madril
Entre dos sombras

Urriak 4 – AZKUNA ZENTROA
JÉRÔME BEL – Paris
Jérôme Bel

Azaroak 10 – BBK ARETOA
OLGA PERICET – Madril
Enfoque

Azaroak 13 – BIZKAIA ARETOA UPV/EHU
CESC GELABERT – Bartzelona
Topaketak Cesc Gelabert-ekin

Azaroak 17 – GUGGENHEIM Bilbao Museoa
MUMUSIC CIRCUS – Bartzelona
Amigoo

Azaroak 22 – BBK ARETOA
EDUARDO GUERRERO – Cádiz
Guerrero

Azaroak 24 eta 25 – La FuNdicIÓn
MARTA CARRASCO – Bartzelona
Perra de nadie

Azaroak 29 – EDIFICIO ENSANCHE
La OTRA DANZA / ASUN NOALES – C. Valencia
Rito

BESTELAKO JARDUERAK:

ZINEA eta DANTZA
EHU – EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEArekin
elkarlanean

● DANTZA TAILERRAK:
OLGA PERICET – Flamenkoa
CESC GELABERT – Sentsibilizazioa eta dantza komunitarioa

TOPAKETAK artistekin