DAVID ESPINOSA-EL LOCAL E.C. 2018-08-28T10:44:31+00:00

Project Description

DAVID ESPINOSA-EL LOCAL E.C. | Bartzelona

“Much ado about nothing”

Zuzendaritza: David Espinosa

urtarrilak 13,20:00etan
urtarrilak 14, 19:00etan 
OBJEKTU ANTZERKIA
Venta de entradas

David Espinosaren lana antzerki izaeraren mugen apurketaren eta errepresentazioaren ideiaren inguruan gauzatua dago. Horretarako, gertaera eszenikoa bera zalantzan jarri eta berau osatzen duten elementuen arteko ekuazioa aldatu du. Bere lan pertsonala gorputzaren eta hitzen arteko mugen artean hasi zen, teknologia tresna eszeniko gisa erabiltzen hasiz; ondoren, aktorearen presentzia fisikoaren ordez objektuaren erabilera hautatu zuen.

Forma, argia eta soinuaren arteko harremanaren bidez esanahia sortzeko interes gero eta handiagoa dauka; eta, bide horretatik, ikuskizunaren kontzeptuan sakondu du, hainbat dispositibo planteatuz. “Low tech” eta metodo prekarioen bidez, antzerki izaeraz betetako efektu landuak sortzen ditu. Helduentzako jostailuak egiten ditu, aisia eta jolasaren osagaiak diskurtso artistikoaren adinako garrantzitsua hartzen duten esperientzia bat eskaintzeko, artisau erara, punkaren “egizu zuk zeuk” oinarria hartuta. Horien bidez, ikusleari sorkuntza garaikidea eskaintzen zaio, artista elitista eta endogamikoaren figura saihestuz. Nazioarteko eszena garaikidearen barruan jaialdi askotan aurkeztu dira.

Posible al da Hamlet, Macbeth, Othello, Lear Erregea, Romeo eta Julieta, Antonio eta Cleopatra, Ekaitza, Enrique V, Ricardo III, Zeuk nahi duzunez eta Uda-gau bateko ametsa ikuskizun berean antzeztea?

David Espinosa eta Local Espacio de Creación lokaleko kideak saiatu egin dira, William Shakespeareren obra osoaren bertsio arbitrario, efektista, artifizial eta hutsena eginez. Zoramen hutsezko obra bisual bat da, ikuskizunaren izaeraren konbentzioekin espekulatzen duena, abentura, erromantze, luxuria, gerra, tragedia eta botere kutsuz betetako objektuen bidez. Argi eta itzalen arteko joko ironiko bat da; zinema, komiki, arte plastiko eta antzerkiaren historiaren inguruko osagai txiki askorekin.

Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: David Espinosa
Zuzendaritzarako laguntza: África Navarro
Espazio eszenikoa eta argiztapena: AiR / David Espinosa
Musika eta soinua: Santos Martínez / David Espinosa
Irudia eta bideoa: Diego Dorado / David Espinosa

Ekoizpena: El Local E.C. / Festival Clásicos en Alcalá / C.A.E.T. Terrassa, Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya Distribución sailarekin; creative manager: M.O.M.-El Vivero
Iraupena: 50 minutu. 12 urtetik gorakoentzat.