FLORA DETRAZ 2018-09-25T15:47:39+00:00

Project Description

 FLORA DETRAZ | Francia

“Tutuguri”

Ostirala 26 urria , 19:30etan 
 DANTZA SOINUDUNA 
Venta de entradas

Hemen, ahots-kordak eta gorputza jokoan jartzen dira, “TUTUGURI” dantza bat ikustea eta entzutea da.
Ahots-gorputz honetatik era guztietako soinuak datoz: kantuak, xuxurlak, elkarrizketen zatiak, animalien soinuak, umetxoen oihuak edo estralurtarren txilin-hotsak. “TUTUGURI” laneko soinuak irrist egiten dute eta keinuekin talka egiten dute.
Batzuetan, entzun daitekeena ikus daitekeenari dagokio; beste batzuetan, ostera, “teleskopiatu” egiten dira, aldatu, ustekabeko mihiztadura nahasgarriak sortzen dituzte.
Gorputza ontzi bihurtzen da, izaki, nortasun eta historia ugari biltzen dituen babeslekua. “TUTUGURI” munduak bildu dituen izakia da.

Flora Détraz dantza eta literaturaren arloetako prestakuntza dauka eta Rillieux-la-pape-ko Zentro Koreografiko Nazionalean dago, Maguy Marin-ek zuzenduta.
Bere ibilbidean Meredith Monk, Jonathan Burrows, Loïc Touzé eta Meg Stuart ezagutu ditu, besteak beste. Ikerketa koreografikoaren zikloan jarraitzen du (PEPCC Forum Dança, Lisboa, PT), Vera Manterok eta Lia Rodriguesek orientatuta, besteak beste.
Interprete modura, Marlene Monteiro Freitas, Miguel Pereira, Laurent Cèbe eta Sara Anjo-rekin aritu izan da.
2013tik pieza koreografikoak sortu ditu ahotsa eta mugimenduaren arteko harremana zalantzan jartzeko: Peuplements (2013), Gesächt (2014), “TUTUGURI” (2016).

25 min
Sorkuntza eta interpretazioa: Flora Détraz
Argien sorkuntza: Arthur Gueydan
Argien kudeaketa: Eduardo Abdala
Eszenografia: Camille Lacroix
Laguntza dramaturgian: Anaïs Dumaine
Konplizeak: Carlota Lagido, Konrad Kaniuk eta Paula Caspão
Ekoizpena: PLI
Koprodukzioak: Festival Materiais Diversos (Portugal) / PACT-Zollverein Zentro Koreografikoa (Alemania) / MA scène nationale, Montbéliard (Frantzia) / Relais Culturel Régional de Falaise (Francia) / Centre Chorégraphique National de Caen en Normandie
Egonaldiak:RAMDAM, un centre d’art (Frantzia), Festival Alktantara (Portugal) / Azala Espazioa (Araba).
“TUTUGURI” lanak hauen laguntza jaso du: Normandiako Kultura Zuzendaritza, Portugaleko Institut Français eta Fundaçao Gulbenkian.