GELABERT-AZZOPARDI | DANTZALDIA 2018-08-08T08:05:04+00:00

Project Description

GELABERT – AZZOPARDI  |  Bartzelona

“Topaketa Cesc Gelabert- ekin”

Azaroak 13, 19:00etan | BIZKAIA ARETOA UPV/EHU
Sarrera zuzena
DANTZA

“Iraganari begira etorkizunera begira dagoen orainalditik”
Cesc Gelabertek bere errepertorioko hiru pieza berrinterpretatzen.

Dantzariak iruzkin laburrekin hornituko ditu bere piezak: lan bakoitzari buruzko erreferentziak nahiz erreferentzia pertsonalak, haien esangurari buruzko azalpenak edota dantzari buruzko ideia orokorrak, unean uneko anekdotak eta komentarioak.

Preludis
Musika: Frederic Mompou

Al Capone
Musika: Cecil Bustamante Campbell, Prince Busters

Fandango
Musika: Aita Antoni Soler

Koreografia eta interpretazioa: Cesc Gelabert
Jantziak: Lydia Azzopardi
Argazkiak: Ros Ribas

Iraupena: 15 minutu inguru
Amaieran solasaldi bat izango da ikusleekin.


TALLER: La danza como herramienta
Azaroak 13 – BIZKAIA ARETOA – UPV/EHU
Ordua: 11:00etan -13:00etan
Informazioa: La Fundición: 94 475 33 27 – info@lafundicion.org


“Dantza lanabes heziketa, dibulgazio eta ongizate ikastordu edo tailer bat da, eta kolektibo sorta zabala du helburutzat: unibertsitate nahiz eskoletako ikasleak, lehen eta bigarren hezkuntzako maisu-maistrak, adinduen taldeak (adin batekoak zein beste batekoak izan), ikasteko zailtasunak dituztenen taldeak, kirolariak eta dantza praktikatzen dutenak, enpresak; hau da, edozein eratako jendea, forman mantentzea eta bizitza osasuntsua izatea nahi duten haiek guztiak, eta haien artean ikusle arruntak ere bai, dantza-zaletuak alegia.

Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileak bizitzatik eta bizitzarako mugimenduaren ikuspegian sartzen hastea, mugimendua bere forma artistikoekin erlazionatuz baina hura geure ezagutza, ongizate eta osasunerako erabiliz. Esentzialki, dantza kontzientzia bat da, gorputzean bihotzaz eta buruaz bizitzea. Zentzua eta emozioa dituen mugimendu horrek aukera asko eskaintzen ditu hazkuntza pertsonalerako, forman mantentzeko edo besteekin komunikatu ahal izateko, geure burua sustatu dezakeen analisi-espazio ludiko eta fantasiazko baterako. Izan ere, denok gaude kondenatuta bizitza osoan dantzatzera, baina erraz gertatzen zaigu horretaz kontziente ez izatea: oreka erraz galdu eta gorputzaren edo buruaren aldera jausten gara, emozioak gure burua gainditu ala desagertu egiten baita.

Aldi berean, ikastaroan zehar mugimendua arte-forma bezala sartuko dugu, esna gaudeneko amets partekatu bezala. Baina ez artista profesional izateko asmoarekin, baizik eta artearen ahalmenak zentzu orokorrago eta humanistago batean erabiltzeko. Ikastaroan zehar ideiak partekatu eta ariketa egingarriak gauzatuko ditugu, eta haien bidez sartu ahal izango gara esperientzia psiko-fisiko honetan, era analitiko, bizi eta ludikoan.

Sarrera honetatik abiatuta, parte-hartzaileek mugimenduaren kontzientzia hartzeko eta beren bizitzetan integratzeko aukera zabaltzen da, bai beraien aldetik, egunez eguneko errutina pertsonal bezala, bai talde-jardueretan, jarduerok berriak izan nahiz normalean praktikatzen dituztenak izan.

Funtsezkoa dugu gizartean sartzea gorputzetik, emoziotik eta burutik bizitzeko posibilitatea, batez ere lan eta hezkuntza arloetako muin gogorrean. Noizean behin lan eta ikasketa mahaiak zokoratu eta esandako ikuspegitik lan egiten, ikasten edota komunikatzen jarraitu beharko genuke. Dantza eta mugimenduarekin lotutako beste diziplina batzuk hobeto bizitzeko baliatu beharko genituzke.”