LEKUZ LEKU 2018 | CARLA DIEGO 2018-06-07T14:47:23+00:00

Project Description

CARLA DIEGO |  Madril

 “P l a n g ĕ r e”

Koreografia  |  Carla Diego


Ostirala, ekainak 22, 20:30ean
Tokia: Guggenheim Museoaren inguruak
 

Proiektuak gorputza eta mugimendua eta bien baterako adierazpena ikertzeko nahia du abiapuntu. Irudi desberdinak aztertuz eta ikerketa teorikoa eginez garatu da, batik bat, eta helburu du doluaren diskurtso dramatikoa eta poetikoa egitea, dantzaren eta haren adierazpen fisikoaren bitartez eta hiletariak oinarri hartuz.

Iraupena: 14 minutu
Koreografia:  Carla Diego
Dantzariak: Claudia Bosch Fernández, Maddi Ruiz de Loizaga Goikoetxea,  Carla Diego Luque
Musika: Cold Stetson (FSNBDUB) FINK, COLLIN STETSON
El Cant de la Sibil.la: Mallorca / Valentzia 1400-1560, Cascún Cos S’Alma Cobrarà  R/  (Monastère Des Nonnes De La Concepció) Moonvalley, BLOND:ISH

Aitzinetik, hiletariak (negar-kantari ere deitzen zaie) hildakoen eta haien senideen ondoan egon dira, haiei agur esaterakoan. Emakumeek baino ez dute burutu lan hori, eta askotan, alabek amarengatik oinordetzan hartutakoa da. Milaka urteko tradizio horrek heriotzaren kultu unibertsala islatzen du; oraindik ere munduko leku askotan irauten duen doluaren eta bihozminaren adierazpen zaratatsua, alegia.

Hainbat irudi eta erreferentzia erabiliz, “p l a n g ĕ r e”  ikuskizunak hiletarien erritualak eragindako fisikotasun, adierazgarritasun eta estetika nabarmenekin lan egiten du. Dantzari botere eraldatzailea ematen dio, gorputzak eta adimenak haren bitartez bidaiatu eta atsekabearen adierazpena agerikoa eta fisikoa izan dadin.