LEKUZ LEKU 2018 | LASALA 2018-05-11T09:24:50+00:00

Project Description

LASALA |  Donostia – San Sebastián 

“ I U ”

Koreografia  |  Judith Agomaniz


Ekainak 22, ostirala, 20:00etan.
“Tokia: Sitio y Lugares eskultura

Gu, itzalen mundu batean argia arnasten.

Iraupena: 16 minutu
Koreografia:  Judith Argomaniz
Dantzariak: Jaiotz Osa, Garazi Etxaburu
Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Handel, Deep Frieze.

LASALA Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainia da, eta dantzaren eta argazkigintzaren eremuko artistez osatzen da. Konpainiaren helburu nagusia da hizketa fisikoa eta egungo estetika sortzeko ikertzea, eta taldekideen kezkei erantzutea eta horiek islatzea.
2013an sortu zenetik nazioko eta nazioarteko hainbat jaialditara bertaratzeko gonbidapenak jaso ditu.
Konpainiak Gipuzkoako Foru Aldundia – Dantzagunea deialdiaren laguntza jaso zuen, Sortutakoak programa sortzeko. Aterpean artista egoiliarren programaren laguntza ere jaso du. Horrez gain, Donostia 2016 fundazioaren laguntza jaso zuen, Mugalariak egitasmoan. Halaber, Dantzan Bilaka Sormen Koreografikoen Diru-laguntza eta Eusko Jaurlaritzaren Sormen Koreografikorako Laguntza jaso zituen, 2014an, 2015ean eta 2016an, eta baita Konpainiak Egonkortzeko Laguntza ere, 2017an.