LEKUZ LEKU 2018 | MONTON DE PAJA & TRIGO 2018-05-11T09:18:00+00:00

Project Description

Montan de Paja & Trigo |  Bartzelona

“Business World”

Koreografoa: Javier Guerrero Nieto


Ekainak 22, ostirala, 19:30ean.  
Tokia:  Aita Arrupe zubia (zubi azpian)

Bussines world duoak 1920an sortutako zinema mutuan du jatorria. Zinema mutuan ez dago soinu sinkronizaturik (batez ere elkarrizketak) eta irudiz osatuta dago soilik. Zenbaitetan, azpitituluak edo kartelak eransten zitzaizkion, ikusleei egoera azaltzeko edo elkarrizketak erakusteko.
Horixe izan zen Bussines world sortzeko abiapuntua. Duo honetan, harremanak ustekabean hasten dira, eta modu askoz ere zuzenagoan erlazionatzen bukatu.

Iraupena: 10 minutu
Koreografoa: Javier Guerrero Nieto
Dantzariak: Joel Mesa, Pauta Tato
Musika: Musikaren edizioa: Sergi aroya + Man o To de Nu

Eta, hain zuzen ere, lengoaia horren bidez hurbiltzen dira gaur egun mundua gobernatzen duten multinazionalek egituratu dituzten botere-harremanetara, duoaren lehen zatian Network (1976) filmaren zati batek ondo azaltzen duen bezala: Arthur Jensen Zuzendari Nagusiaren diskurtsoa.  Mugimendua modu abstraktuan eta esanahia hustuta jorratzen da, eta zine mutuaren eta absurdoaren ereduek eragindako leku isolatuak gogora dakartzaten irudiei zerbitzu emateko eta horiek sortzeko balio dute testuak, dantzak eta hitzek. 20ko hamarkadaren zinematik ateratako esanahi horiek kokatzean, begirada berria sortzen da, eta ikurrak aldatzen dira, sortu ziren errealitatetik urrun dagoen helburu jakin baterako erabiltzen baitira.