LEKUZ LEKU 2018

LEKUZ LEKU 2018 | «Habrá Que Ponerse Cachas» 2018-06-07T11:35:29+00:00

Project Description


«Habrá Que Ponerse Cachas»|  Donostia

“Talde-proiektua”

Maylis Arrabit, Xabier Madina,  Ebi Soria

Ekainak 23, larunbata, 19:00etan. 
Tokia: Guggenheim Museoaren inguruak0h
DANTZA BARNERATZAILEA

Habrá Que Ponerse Cachas esanahien, txorakerien, xarma handiaren eta graziaren arteko jokoa da. Bob Dylanen abesti bat. “The Royal Tenenbaums” filma. Filmeko familia eta bertan agertzen diren bi anaien rolak. Anai-arreben harremanak nola aldatzen doazen denboran zehar… Horrekin guztiarekin, eta horri buruz pentsatzen dutenarekin, dantzariek elkartruke oparoa sustatzen dute. Haien ideia hegalariak mugimenduaren gorazarre bilakatzen dira.

Iraupena: 20 minutu
Gida artistikoa: Maylis Arrabit
Dantza: Ebi Soria Coron, Xabier Madina Manterola
Ekoizpena: Kolorearekin Elkarte Artistikoa
Laguntzailea: Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura, DSS2016 (Energia Uhinak Programa), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua | Egoitza: Dantzagunea, Gipuzkoa.

Prozesuari buruz 
Maylis proiektuaren gida artistikoak urtebetez baino gehiagoz lan egin du dantzariekin, sormen-tresnetatik (hainbat dantza-tailerretan aztertu dituenak), ideietatik eta/edo hitzetatik abiatuta. Horrek dantza barneratzailearen gainean duen ikuspegia islatzen du. Dantzariak, desgaitasunak dituztenak eta ez dituztenak, berdinak dira mugimendua sortzean, eta bakoitzak bere lekua du prozesuan. Teknikotasuna eta fisikotasuna beharrean, Maylisi artistikoki interesatzen zaiona da mugimenduaren kalitatea aurkitzea eguneroko egoeretan, eta sinpletasuna, absurdua, energiak, bakartasuna, konplizitatea, eta, batez ere, aldea egiten duten eta birtuosismoa eragiten duten xehetasun txikiak lortzea.