LEONOR LEAL

LEONOR LEAL 2018-09-03T13:17:15+00:00

Project Description

LEONOR LEAL  |  Sevilla 

“Ahora bailo yo”

Leonor Lealek dantzatutako solasaldi baterako materialak

martxoak 24, 20:00etan 
martxoak 25, 19:00etan
FLAMENKOA
SARREREN SALMENTA

“¡Yo bailo porque vosotros existís!”.
Horrela hasten da Mario Maya dantzari eta koreografoak 1976an estreinatutako  “Camelamos Naquerar” ikuskizuna.
Edo hori uste nuen nik, horrela hasten zela…
Nola ikertu, berridatzi edo berregin inoiz ikusi ez dudan ikuskizun bat? Nola sortu daukadan materialetik abiatuta? (ez osatua eta nahasia da) Nola filtratu, dantzari gisa erakusteko, nire gorputzean zehar? edo… are hobeto… nire bizitzan zehar.
Hitz egin nezake horren inguruan?
“Camelamos Naquerar” esaldiak “hitz egin nahi dugu” esan nahi du, ijito-hizkeran. Nire ahots propioa izan al nezake, nire oin, aldaka edo besoez gain? , Ikuskizun honetan agertzen den eta ni hunkitzen nauen materiala kontatu, idatzi, irakurri eta erakuts nezake?
Zein balio ematen diogu iraganari oraina sortzeko?
Nola sortu denboran hausnarketa egiten lagunduko digun tresna kontziente bat?
Galderak, sorkuntza, gurutzatzen diren materialak, beste leku batzuetara garamatzaten hariak, dantza, musika, testuak… Zentzumenen bidezko bidaia batera garamatzaten konexioz betetako mundua.

Ideia eta errealizazioa: Leonor Leal
Zuzendaritza: Isabel de Naverán