MUMUSIC CIRCUS | DANTZALDIA 2018-08-28T10:42:52+00:00

Project Description

 MUMUSIC CIRCUS |  Bartzelona

“Amigoo”

Zirkua – Dantza – Antzerkia – Musika zuzenean

Azaroak 17,19:00etan | Guggenheim Bilbao
Zirkua – Dantza – Antzerkia – Musika zuzenean
Venta de entradas

Emakume baten eta gizon baten bizitzetako zati bat da. Bien arteko zirkua. Intimitate zatitxoak, bakoitzak daukan txoko sakonenerantz eta zintzoenerantz doan zeharkaldi batean, keinuek eta musikak lagunduta. Bien artean ehuntzen dute poesiaz eta konplizitatez egindako mundu irreal bat, planeta honetan bakardadea giza kondizioa delako mitoa itsuki apurtu nahian.
Dantza eta akrobazia artean, eztanda egiten dute eldarnio eta disparate momentuek: horiexek dira beren barne-zirkua.

Barrutik kanporantz, arau barik, ezarritako formak eta teknikak gaindituz. Beti emozioaren eremutik abiatuta. Zirku pertsonal honek mugimendu, akrobazia, musika eta geure gorputz zein objektuen manipulazioaren bidez zundatzen eta arakatzen du. Oreka | Hartu-emana | Gorputzak | Akordea

Kontrabaxua da partekatzen dugun unibertsoaren objektu protagonista, bera da gure elkargunea. Gainditu egiten du ezarrita duen kondizio estatikoa. Haren posibilitate guztiak esploratzen ditugu. Buelta ematen diogu ezarritako errealitate orori.

Sorkuntza, zuzendaritza, konposizioa
eta interpretazioa: Marçal Calvet eta Clara Poch
Fotografia: Gerard Riera