Dantza

OSA+MUJIKA 2018-07-14T08:44:38+00:00

Project Description

OSA+MUJIKA | Donostia

SUDDENLY III

Zuzendaritza: Jaiotz Osa + Xabier Mujika

maiatzak 12, 20:00etan  
maiatzak 13, 19:00etan
DANTZA
SARRERA SALMENTA

Suddenly III lanaren abiapuntua segundo batzuetan paralizatu egiten gaituzten bultzada horiek guztiak dira. Gure burua gurutzatzen duten ideia horiek arriskuan egon gaitezkeela adierazten digute. Burmuinak esaten digu kontuz ibili behar dugula. Baina… zer gertatuko da bultzada horri jarraitzea erabakitzen badut? Zer gertatuko da jauzi egiten badut? Zer gertatuko da tiro egiten badut? Zer gertatuko da musu ematen badiot?

Obrak islatzen du zer gertatzen den arriskatzen dugunean eta bultzada horiei jarraitzea erabakitzen dugunean. Batzuetan, erokeria txiki horiek dira bizirik mantentzen gaituztenak eta jauzi eginarazten digutenak, anulatu egiten gaituen oreka absurdu batean geratu beharrean. Batzuetan, ezagutzen dugun txarrarekin geratu baino, nahiago dugu ezagutzeke dagoen ona bilatu.

Lengoaia fisiko eta mugimendu dinamiko eta energiaz beterikoen bidez, Suddenly III lana obra bisuala da eta helburu nagusia da dantzatutako irudi horiek guztiak ikuslearengan iltzatuta geratzea.

Suddenly III 50 minutuko bakarkako lan bat da. Dantzariak hainbat eszenatan zehar bidaiatuko du eta horien bidez desio objektu batzuekin izango du harremana, hala nola pistola bat, kaktus bat edo beste pertsona bat.

Musika, argiztapen eta jantziekin batera (koreografia bera bezain osagai garrantzitsuak), OSA+MUJIKA taldeak ikuslea barne-bidaia txiki bat egitera gonbidatu nahi du, arriskatzera animatzen gaituen ahotsa bizi den leku horretara.

Dramaturgia/Koreografia: Jaiotz Osa
Antzezlea: Jaiotz Osa
(agerpena): Xabier Mujika
Argiztapena: Josu Mujika / Osa+ Mujika
Soinu moldaketak: Iñigo Telletxea TELLETXEA
Jantziak/Eszena: Xabier Mujika
Argazkiak: Mariló Miguez
Bideoa: Rach Rodriguez
Web: Iñigo Cerdán
Ekoizpena/Banaketa: Osa+ Mujika