TXOTX EKAINEAN 2018 | La 9ª Cía. 2018-07-14T08:39:16+00:00

Project Description

La 9ª Cía. | Bilbao

“ELLE N´EST PAS LIZ TAYLOR”

Chema Trujillok idatzia eta zuzendua

maiatzak 26, 20:00etan
ANTZERKIA
Venta de entradas

Estatu Batuak. 1965, gutxi gora behera. VIP jaia luxuzko egoitza batean. Hollywoodeko izar eta famatu ugari gonbidatuen artean. Elizabeth Taylor-en koadroak daude, bere sasoian Andy Warhol-ek margotu eta modeloari oparituak, aparteko gela batean. Seguru aski, jabea horien bila etorriko da, ondo pasatzen amaitzen duenean. Baina hori baino lehen, bertaratuetako batek obra lasai-lasai begiratu nahi du. Berak bakarrik. Diskrezioz… Marcel Duchamp da, arte garaikidearen beste mito bat. Bera ere jaira joan da.

Artista zaharrak bere helburua bete du, azkenean, baina Elizabeth Taylor-ek harrapatu egin du.

ELLE N´EST PAS LIZ TAYLOR (Bera ez da Liz Taylor) antzerki testuak Antzerki Laburraren XIV “Café Bar Bilbao” saria jaso zuen. Gure antzerki muntaketa homonimoaren oinarria izan da, 2017ko maiatzean estreinatua, Bilboko 6 Pabilioiko Antzerki Laburraren V. sariketan.

La 9ª Cía. (La novena compañía) Chema Trujilloren ikuskizun unipertsonalen inguruan sortutako antzerki taldea da: No me hables de Felipe V, Quijote Kill, El volumen que te dan los rulos… no te lo da un secador!.
Eta, gerora, antzerki laburreko hainbat lan sortu dituzte, hala nola: Ctrl-c1936, ctrl-v2016, Dron… edo Elle n´est pas Liz Taylor.

Chema Trujillok idatzia eta zuzendua
Antzezleak: Ana Blanco – Eguski Zubia