TXOTX EKAINENA 2018 | ANGELA Y KOLDO 2018-06-07T11:31:21+00:00

Project Description

ANGELA Y KOLDO |  Barcelona

“Un cuerpo sinvergüenza”

Coreografía: Angela Perís – Koldo Arostegui

9 Ekainak  20:00etan
DANTZA
Venta de entradas

Nerabezarora heltzen gara, edozertarako prest dagoen latorrizko errobot baten moduan; edozertarako, gure gorputzetan lasai bakean egoteko izan ezik. Hamaika urte betetzen ditugunetik aurrera, hormona lotsagabe batzuek gure gorputza hartu eta espero ez ditugun aldaketak eragiten dizkigute. Zientzia fikzioa balitz legez, mutatu egiten gara, formaz aldatzen eta beste izaki desberdin bat izaten amaitzen dugu.
Angela eta Koldok desio bat dute. Berriro etapa hori bizi nahi dute eta azala abiapuntu gisa erabili. Azaletik abiatuta, sentsazioz beteriko eremu bat eraiki nahi dugu, zoko bakoitza deskubritu eta berriz aurkitzeko, zentimetro bakoitzean. Gure irudimeneko ideia eta desioak erneko diren leku seguru eta oparoa, edozer gauza egiteko gai.
Un cuerpo sinvergüenza nerabe eta helduei zuzendutako lan bat da. Antzezleek, modu zintzoan, oraindik ere barruan daramaten nerabea irteten uzten dute, beren heldu gorputzean oraindik ere bizi diren desio eta obsesioekin batera.

“Batzuetan harriduraz begiratzen diegu nerabeei, nola funtzionatzen duten edo nola komunikatzen diren ondo ulertu gabe. Pieza honen bidez, begietara begiratuko diegu eta geure burua ere islatuta ikusiko dugu. Gaur egungo nerabeekin enpatizatzeko eta izan ginen horiei leialtasuna eskaintzeko ariketa bat da.”

Un cuerpo sin vergüenza dantza-antzerki pieza bat da. Bi antzezle-sortzaileek energia guztia eskaintzen dute eszenatokian, pertsonaiaren eta bizipen pertsonalen artean, horien arteko muga non dagoen definitu gabe. Erritmoaren eta hitzaren bidez komunikatzen dira eta euren burua aurkitzeko beharraren aurrean dantza egiten dute. Jolasten dute, sekretuak eta zorakeriak partekatzen dituzte eta hazi eta bizitzeko grina horretan konplize eta adiskide bihurtzen dira.
50 minutuz Angela eta Koldok harritu egingo gaituzte eszenaz eszena, haien eta gorpuzten dituzten pertsonaien aspektu eta sekretuak partekatuz. Erritmoz betetako pieza honek hunkitu egingo gaitu eta ikusleak dantza egin eta mugitzeko gogoz utziko ditu. Berriro ere nerabeak bagina bezala.