ZINETIKA FESTIVAL – DANCE & FILM 2018 | CARMEN LARRAZ 2018-09-03T13:33:40+00:00

Project Description

ZINETIKA Festival – Carmen Larraz |   Iruña

“Transoceánica”

Azaroak 21, 20:00etan
DANTZA
Venta de entradas
ZINETIKA FESTIVAL – DANCE & FILM 2018
mugimenduaren bitartez adierazten den zinema berri batZinetika Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian sortzen den lehen bideo-dantza jaialdia da. Mugimendua zinemaren ikuspegitik aurkezten digu, eta gorputzaren eta kameraren arteko harreman anitzak esploratzen ditu. Artisten eta erakundeen artean nazioarteko loturak ezartzen dituen plataforma bat da, kulturen arteko trukea aberasteko asmoz. Jaialdia lehiaketa ere bada, eta 2018an, III. edizioa beteko du. Iruñean (Kondestablearen Jauregia), Donostian (Tabakalera) eta Bilbon (Bilbaoarte eta La Fundición) egingo da, eta, hala, hiru hiriak anaitu eta probintzien arteko lotura kulturalak sortuko ditu.Egitaraua:
Kamera eta gorputzari buruzko tailerra – Eskola magistrala – Hautaketa ofiziala – Open Screen – Dokumentala – Konferentziak – Ikus-entzunezko performancea

Helburuak:
Diziplina-aniztasuna eta berrikuntza – Publikoa sortzea – Profesionalizazioa handitzea – Kultura nazioartekotzea eta artisten eta erakunde nazionalen eta nazioartekoen arteko sareak sortzea

Taldea
Zuzendaria eta fundatzailea: Laida Aldaz Arrieta,
Ekoizpen-koordinatzailea: Rosa García
Programaren koordinatzailea: Bertha Bermudez
Ikus-entzunezko teknikaria: Iñaki Alforja Sagone,
Diseinu grafikoa eta komunikazioa: Adriana Sotelo

Aurkezpena La FuNdiciOn aretoan
Azaroak 21, 20:00etan DANTZA
CARMEN LARRAZ | Iruña
”Transoceánica”Transoceánica koreografia-proiektu bat da, eta dantzarekin, argazkiarekin eta soinuarekin ikertzen du.
Inguru naturalari entzuten dio, eraldaketa pertsonaleko prozesu batez mintzatzeko.

Maite dugun norbait, bikotea, lana… galtzeak eta oro har galerak itzulerarik ez duen bidaia emozional batera eramaten gaitu, eta eraldaketa sakona izaten dugu bidaia horretan.
Denbora luzez, gizakia naturarekin espiritualki lotuta egon izan da. Naturari mintzatzen genion eta hark ere hitz egiten zigun, eta, horrela ulertzen genituen gure ingurua eta gure izatea, gauza bera zirela bereganatuz.
Transoceánica ikuskizunak elkarrizketa horri berrekin nahi dio, eta, hartara, ingurua eta pertsona elkarren gabe ulertu ezin diren eta estu lotuta dauden bi ideiatzat hartzen ditu. Lurraren, lehortearen, uraren… irudiak arimaren proiekzio gisa erakusten dira. Natura ispilu bilakatzen da, eta eraldaketaren ozeanoa zeharkatzean igarotzen ditugun gogo-aldarteen zikloak ikusarazten dizkigu.

Sortzaileak: Carmen Larraz eta Uxue Montero
Sortzailea eta koreografiaren antzezlea: Carmen Larraz
Argazkien eta ikus-entzunezkoen sortzailea: Uxue Montero
Musikaren sortzailea eta interpretea: Hilario Rodeiro
Agertokia eta argiak: David Bernués, Acrónica Producciones

Dinamo Dantza konpainiaren ekoizpena, Barañaingo Entzunaretoarekin batera ekoiztutakoa. Periferia Egoitzaren, Agoitzeko Kultur Etxearen, DNA jaialdiaren, Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren, Paso a Dos Dantza Eskolaren, La Caldera Musika Elkartearen eta Conde Duque zentroaren koreografo-komunitatearen elkarlanarekin eta babesarekin.
Nafarroako Gobernuak diruz lagundua.