Tinto de Verano – Txotx Ekainean

ÁNGELA  CARBAJO – ROSA SANZ  |  Euskadi – Valentzia

“CuCú”

maitzak 30, 20:00etan
FLAMENKOA

Denbora, abiadura, distantzia; orainaren kontuak.
Bizitza neurri bat da, denbora konstante bat, abiadura inposatua edo hautatua bada ere. Abiadurak mugimenduaren norabidea dakar, eta… distantzia? Distantzia pertsonak berak mugatzen du, bakoitzak argitu beharreko aldagaia da.

Galileo Galilei, Isaac Newton eta Gottfriend Leibnizek erabilitako kontzeptuak hartu ditugu oinarri, distantziak neurri gisa ulertzeko; pausu eta mugimenduen bidez adierazitako neurriak dira, denbora espezifiko batean, pertsonak eta bere abiadurak sortutako espazioan.

Emozio, sentsazio, apurketa edo aldaketek sustatutako topaketa, posizio eta lekuen bila doazen mugimenduak. Dena bere neurrian, dena dantzatua. CuCú lanak dantza eta interpretazioa konbinatzen ditu pertsonak bizitzaren aurrean hartzen duen neurriari buruzko hausnarketa egiteko, eta, bereziki, errealitate bihurtzen den bizitzaren inguruan: beste pertsona bat orainean. Topaketak, begiradak, hurbilketak eta urruntzeak, konfrontazioa, inflexioa eta identifikazioa, dena gertatzen da denbora tarte jakin batean, bakoitzak gertatutakoaren gainean egiten duen neurketak markatutako denbora tartea. Dantza flamenkoaren bidez, Walt Whitmanen Canto a mi mismo lanaren testuetan inspirazioa hartuta, artista hauek ikuslearen hausnarketa eragin nahi dute, neurgarria ote den ez dakigun denbora eremu batean, orainean, bizi garen izaki sozial izatearen inguruko hausnarketa.

Jatorrizko ideia: Ángela Carbajo
Koreografia eta interpretazioa: Ángela Carbajo y Rosa Sanz
Zuzendaritza eszenikoa: Jesús Pérez
Argiztapen diseinua: Jesús Pérez, Ángela Carbajo y Rosa Sanz
Jantzien diseinua: Ángela Carbajo y Rosa Sanz
Argazkiak: Sara Espinosa y Miguel Ángel Ordóñez
Errealizazioa eta bideo-edizioa: Sara Espinosa y Ángela Carbajo.
Edizio musikala: Rosa Sanz
Ekoizpena: Ángela Carbajo y Rosa Sanz

CuCú Ángela Carbajo eta Rosa Sanz flamenko dantzariek osatutako proiektu gorakorra da. Beren ezagutza eta ibilbide profesionalak bateratu dituzte sinergia hau sortzeko. Oinarria flamenkoa eta espainiar dantza dira. Bi artista horiek dantzaren bidez erakutsi nahi dute pertsonek bizitzaren neurriaren arabera egokitu beharra, eta horren emaitza da CuCú.