Anthony Kmeid | Barcelona
“Tecnógrata”
Tecnócratak sare sozialetan proiektatzen dugun irudiari buruz hausnartzen du, gure ni errealaren eta fikziozko niaren arteko dikotomiari buruz, emozioen pornografiari buruz, gizakiok likearen eta onarpen sozialaren truke merke saltzeari buruz.
Tecnócrata akidura-sentsazioa adierazteko eta partekatzeko premian oinarrituriko performance bat da, digitalizaziorantz gero eta gehiago gerturatzen den mundu honetan.
Obra bost zatitan banatuta dago, eta interpreteak hainbat alter ego ditu, bakoitza bere nortasun birtualaren bila.
Norbere burua sustatu beharra dago. Jendaurrean azaldu beharra dago. Presente egon behar da, ordu oro, kontrakoa egitea ikusezintasunaren sinonimo baita.
Obrak interpreteari dagokion arabiar queer identitatearen fetixizazioa aztertzen du.
Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Anthony Kmeid
Grafikoak: Sylvain Couesmes
Argiztapen-teknikaria: Alejo Ivan Egorrof
Ikus-entzunezkoak: Anthony Kmeid
Zuzendaritza artistikoa: Elettra Piccorossi eta Marianna Terzini
Argazkia: Josep Tobella
Argazkia/bideografia: Dasha K.
Fènix areto-egoitza eta Cotxeres Borrell zentro zibikoa
Anthony Kmeid 1989an jaio zen Zipren, herrialde horretan errefuxiatu baitzen haren familia, Libanoko gerra zibiletik ihesi. Handik bi urtera, gatazka amaitzean, gurasoen herrialdera itzuli zen. Gerraosteko belaunaldi baten parte izanik hazi zen, eta, gaur egun ere, gerraren ondorenak eta etengabeko gatazkak bizitzen jarraitzen du, haren herrialdea ez baita inoiz egonkorra.
2014an Bartzelonara joan zen bizi izatera.
«Gure belaunaldiak normalizatu egin du parrandan ibiltzea, nahiz eta, kale pare bat harago, bazterrak bonbardatzen aritu. Horrek guztiak politizatzeari ihes egiten dion belaunaldi bat sortzen du, frustrazioa eta bizitzeko gogoa uztartzen dituen giroa».
«Libanon bada komunitate bat, oso irekia eta abegitsua, gizarte honen molde asko sortzen eta hausten dituena. Pertsona horiek beraiek, familian elkartzen direnean, albo batera uzten dute beren militantzia eta egokitu egiten dira ingurune hurbilaren itxaropenetara. Beirut kontraesanez beteta dago, eta horrek aukera ugari eskaintzen ditu».
Dantza beti izan da nire babeslekua, neure buruarekin konektatzeko eta neure barruari irteten uzteko bidea. Zinemak tresna asko eman dizkit istorioak kontatzeko eta neure burua ulertarazten ahalegintzeko. Bi diziplina horiek eta eratzen joan naizen beste batzuk nahastuz lortzen dut neure inspirazio- eta askatasun-espazioa, barruan daramadana adierazteko modua.
