Project Description

ATX TEATROA |  Bilbao 

“Tomiris”

Mendeku zilegi baten istorioa

uztailak 16, 20:00etan
Aforo Reducido Covid19
EUSKARAZ
Venta de entradas

TOMIRIS  Mendeku zilegiaren ganeko bakarkako ikuskizuna da.
Ardatz nagusitzat biolentzia matxistea daualarik, errealidadea eta fikzinoa buztartzen dituan istorioa. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia.

Egilea: ATX Teatroa
Eszenografia eta Atrezzoa: ATX Teatroa
Argiztapena: ATX Teatroa
Jantziak: Ane Sehnsucht
Argazkia: Ainhoa Resano
Ekoizpena: ATX Teatroa
Banaketea: ATX Teatroa

ATX Teatroa 2010ean sortu zan, Bilbon, Iñaki Ziarrustaren eskutik.
Gure ikuskizunei jagokenez, hauexek dira ATX Teatroaren zutaberik nagusienak:
• Distopia edo kakotopia
• Antiestetikea
• Euskal Herriko tradizino eta antropologian ikertzea
Baina ATX Teatroa antzerki konpainia baino gehiago da. Kale- zein areto-ikuskizunak sortzeaz gain, bestelako zerbitzuak be eskaintzen deutseguz beste konpainiei:
• ATX Aholkularitzea: Aholkularitza Tekniko-artistikoa
• ATX Eszenografiak: Eszenografia eta attrezzo tailerra
• ATX Ikastaroak: Ikastaro monografiko trinkoak (profesional eta amateurrentzat)