Beheko Larraineak (Tinto de Verano-Txotx Ekainean)2019-04-13T16:52:12+00:00

Project Description

BEHEKO LARRAINEAK |  Navarra 

“Manifestu bat”

Zuzendaritza eta aktorea:| Tirapu Goikoetxea

ekainak 9, 19:00etan
EUSKERAZ ANTZERKIA

Sarrerak 12€ | %50eko deskontua Web-orrialdean

Venta de entradas

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…”

Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne-ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako?

Zuzendaritzatik Pertsonai bat, istorio bat, hiru ahots.Kontraesanak abiapuntu nagusitzat hartuta, hitza eta ekintza batera sortzen joan dira. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. Bi elementurekin osatutako eszenografiarekin, aktorearen jokoak arreta bereganatuko du. Publikoak gonbidatuen papera hartuz, harreman estua eta intimoa sortuko da.

Zuzendaritza eta aktorea: Miren Tirapu Goikoetxea
Idazlea: Gaizka Sarasola Iarzabal
Argi diseinua:  Andoni Mendizabal Andonaegi
Argazkiak:  Itziar Matxain Urra
Kartela:  Araiz Mesanza Iturritxa