Project Description

Cia. Imput |  Bilbo 

“Nosotros”

Maiatzak 26, igandea, 19:00etan 
DANTZA

Sarrerak 12€ | %50eko deskontua Web-orrialdean

Venta de entradas

Kanpoan–barruan, zuria–beltza, forma-edukia… Denok ematen dugu irudi bat, eta horren gainean besteek beren iritzia osatzen dute, guk haiekin egiten dugun moduan. Ni naiz?, Ikus nazakezue? Prozesu luzea da norbera izatea lortzeko egin beharrekoa. Pertsonaia askoren atzean ezkutatzen gara bizirauteko eta besteon onarpena izateko, baina hori ezin izaten da luzaroan mantendu. Zer gertatzen da besteei atsegin emateaz nekatzen garenean? Mozorroak erortzen hasten direnean? Gu geu izan nahi dugunean?… Zer gertatzen da orduan? Agertu egiten garela gu.

Nosotros izeneko lanean dantza garaikideko bikote bat ikus dezakegu, Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírezen koreografiarekin. Bikote honek bizi izan dugun prozesua kontatzen du, elkar ezagutu genuen egunetik, Madrilgo dantza kontserbatorioan.
Proiektu honetan izan dugun interes nagusia profil oso desberdinetako bi dantzari eszenan elkartzea izan da. Gainera, biek beren berezitasunak mantentzea nahi izan dugu, elkar eraginez, bata bestearekin. Beraz, sormen prozesuan, proposamen guztiak kontuan hartu ditugu, elkarrekiko lengoaia bat sortzeko helburuarekin.

Koreografia/Zuzendaritza/Interpretazioa: Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírez
Dramaturgia: Jonatan González
Argiztapena: Jonatan González
Sorkuntza egonaldia: Bululú2120
Argien diseinua: Beatriz Franco
Soinu-espazioa: Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírez
Argazkia: Jonatan González eta Andreina Insausti
Iraupena: 45´