Project Description

BERTAN BEHERA


2020 Tinto de Verano – Txotx Ekainean

Cia. INPUT  |  Euskadi 

“Imperfectas”

maiatzak 29, 20:0etan
DANTZA
Venta de entradas

“Imperfectas” proiektuaren jatorria laborategi espazio bat sortzea izan zen; emaitza “askatu” eta ikerketan zentratu ahal izateko eremua. Testuinguru horretatik, leku bat sortu nahi izan nuen; pertsona gisa ireki eta “gure interpretera” eramateko modua aurkitzeko. Gure izatea eta bere kontraesan guztiak onartzeko lanean zentratuz.
“Imperfectas” lanak hiru antzezleen barne mundu konplexu hori guztia bildu du. Berezitasun eta kontrastez beteriko “itsasoa”. Maitasun eta onarpenez jositako mundu baten errealitate absurdu eta zintzoa. Proba eta errorearen eremua. Joko-zelaia. Ez epaitzekoa. Erakusgai egoteko eremua. Geure buruaz barre egiteko testuingurua. Ez eginez ikasteko. Elkarbizitzarako; nire egungo izatea eta nire jaiotzetiko izatea elkartzeko, eta onarpena, errespetua gauzatzeko.

Zuzendaritza eta koreografia: Aiala Etxegarai Mendiguren
Zuzendaritza laguntzailea: Atic H.Deba
Antzezleak: Mar García, Denis Martinez y Natalia G. Muro
Argi eta soinu teknikaria: Marc Cano
Jantziak: Compañía InPut

InPut konpainia 2012an sortu zen, dantza garaikidea sustatzeko ilusioz eta xedez. InPut kontzeptu abstraktua dantzara eramateko asmoa gure mugimendua aberastea izan zen, gure inguruaz eta gure gorputzean daukan eraginaz elikatuz.
InPut konpainiak hainbat gai lantzen ditu, prozesu bakoitzean jaiotzen diren pertsonaien bidez bidaiatzeko egoera, paisaia ezberdinak sortzeko asmoz. Antzezle bakoitzaren sentsazioetan eta intuizioan sakondu nahi duen lana da.

2014an, konpainia Aiala Etxegarairen mende geratu zen. Ordutik, proiektu bakoitzean talde artistiko ezberdina dauka. InPut konpainiarekin lan egin dute, interprete gisa, honakoek: Edoardo Ramirez, Andreina Insausti, Isabela Rossi, Miquel Gonzalez, Alba De Miguel, Alba Vergne, Gonzalo Peguero, Natalia G. Muro, Denis Martinez eta Mar Garcia.

InPut konpainiak Eusko Jaurlaritzaren laguntzak jaso ditu sorkuntza koreografikorako, zehazki, “Piel Rota” (2013) eta “Imperfectas” (2019) piezak garatzeko: 2015ean PLAY piezak hirugarren saria jaso zuen, Epaimahaiaren Sari Gaztea, Madrilgo 29. Koreografia Lehiaketan.