VACAburra | Galicia

“Festina lente”

Festina lente latineko lokuzioa da eta hitzez hitzeko itzulpena «Presatu zaitez astiro» da.

Pieza honekin pantailaren azalak gure harremanak kolonizatzen dituen une honen, zeregin asko dituzten gorputzen, esposizioan dauden gorputzen, gorputz nekatuen, etenaldiak ulertzen ez dituzten denbora-mekanismoek gainezka egindako gorputzen gaineko gogoeta egin nahi dute.
Geure buruari galdetzen diogu ea aurkitzea posible den, ikusten ez den horri begiratzea. Gure gorputzak, geroz eta gehiago, irensten dituen kapitalismoaren zurrunbilo horretatik kanpo dauden errealitate berriak nola agertarazi galdetzen diogu gure buruari. Alineazioaren aurrean elkarrekin egotea lortzeko estrategiei buruz galdetzen diogu gure buruari.

AGADIC Galiziako Koreografia Zentroarekin egindako koprodukzioa. Vigo Ártika aretoan egindako egonaldian. Galicia Danza Contemporánearen laguntzarekin.

Interpreteak: Clara Ferrao Diz , Andrea Quintana
Zuzendaritza eta dramaturgia: Gena Baamonde, Andrea Quintana
Koreografia: Andrea Quintana
Argiak: Violeta Martinez Rivera
Birako teknikaria: Jorge Ramos
Soinu-espazioa: Menina Arroutada , Andrea Quintana
Soinu-konponketak: Les Silva
Jantziak: Gena Baamonde
Ekoizpen exekutiboa: Atenea Fernández
Banaketa: Amarelo Banaketa Eszenikoa / Lilian Portela

VACAburra bi artisten arteko talkaren emaitza da, Andrea Quintana eta Gena Baamonde. Beren jakin-minak eta ibilbideak uztartzen dituzte sorkuntza eszeniko eta koreografiko garaikidearen inguruan mugitzen den proiektuan. Ikuspegi transfeministak zeharkatzen du bere lana, eta gorputza dute beren sorkuntzen ardatz. Dantza politikoa sortzen dute eta umorea da beren beharrezko tresna.
2019an sortu zenetik, hainbat proiektu egin dituzte askotariko formatuetan; Lo raro es que bailar sea raro, Antzokien eta Auditorioen Espainiako Sareak gomendatutako ikuskizuna; Metodologías Carroñeras para Cuerpos Invertidos, kaleko pieza; Extravíos ukelele-orkestra batekin batera eta Festina Lente, Galiziako Koreografia Zentroarekin lankidetzan.

VACAburra saiatuz saiatzea da, etengabeko dantza, irmotasun-bidea aurrerpaen geldiezinean. Zelaiko hesia saltatzea, hormetan arrakalak sortzea, indar basatia egoera basatian.

Azaroak 19, 19: 00etan
Sarearen zirkuitua | Antzerki Alternatiboen 30. urteurrena
DANTZA