COMPAÑIA LA QUE TÚ ME HACES (Tinto de Veranro-Txotx Ekainean)2019-04-13T16:47:56+00:00

Project Description

COMPAÑIA LA QUE TÚ ME HACES  | Elizondo

“EXIT (la de emergencia)”

Larunbata, maiatzak 25, 20:00etan
Antzerkia

Sarrerak 12€ | %50eko deskontua Web-orrialdean

Venta de entradas

Isolamendu historia intimo eta pertsonala, umorez eta maitasunez kontatua, gozo eta gazia, bizitza bera bezalakoa. Bi pertsona nagusi, egunak bata bestearen atzetik beti berdin gertatzen diren leku zehaztugabe batean. Irteerarik gabeko egoera bat dirudiena. Baina agian ate bat egon daiteke…

Bi pertsona zahar leku zehaztugabe batean; agian zahar-egoitza bat, bost izarreko hotel bat edo denda handi bateko altzarien eremua. Egunak berdinak dira, bata bestearen atzetik; gosariak, bazkariak eta piztu eta itzali egiten diren argiak… Denbora zurrunbilo amaigabe bat da, eta txipli-txapla gabiltza bertan… Isolamendua da biek bat egiten duten paisaia hori edo, hobeto esanda, bat egiten ez dutena. Baina hor dago egoera horretatik irteteko aukera ere, atea zeharkatzekoa, beti itxita dagoen ate hori, zabaldu ezin dena, eremu ziurgabe batera garamatzana, baina arrakasta ere hor egon daitekeela jakinik.

Araceli eta Alejandro bi mundu ezberdin dira, antzeko patua suertatu zaie, eta horri aurre egiteko bi modu izango dituzte. Beren bakardadean biziraun duten bi pertsona dira; elkarri laguntza emanez, elkarri enbarazu eginez, elkar astinduz… agian elkar maitatuz ere, eta bizi duten gabezia hori estaltzeko errutinari helduz, arrakala bat egitea lortuko dute, eta nahi duten horretara gerturatzeko urrats bat eman.

Sorkuntza: Iñaki Moral, Marijo Landaburu, Josune Gorostegui
Zuzendaritza: Josune Gorostegui
Aktoreak: Iñaki Moral, Marijo Landaburu
Eszenografia: Paleike, Compañía La que tú me haces
Jantziak: Compañía La que tú me haces
Bideoa: Nuria Casl, Cesare Manglioni
Produkzioa: Compañía La que tú me haces

Eskerrik asko modu batean zein bestean prozesu honetan lagun izan ditugun guztiei, bereziko Xabi Olaziregi, Laura López, Urko Redondo, Baztango Udaleko Kultura saila eta talde osoa.