Project Description

CRISTINA MEDINA  |  Sevilla  

“Lunatika”

Zuzendaritza: Remedios Crespo

maiatzak 23, 20:00etan 
maiatzak 24, 19:00etan
UMORE ANTZERKIA
Venta de entradas

Romualda Isabel Antón Pirulero doktoreak, Doctora Por Teléfono ezizenez ezagunagoa, manipulazio mentalaren estrategiei buruzko hitzaldi bat emango du, gurekin nahi dutena egiten dutela erakusteko. Hortik aurrera, kontrol mentalari ihes egin eta askeago bizi ahal izateko bere ikuspegia proposatuko digu. Horrela, “Supernadie” izaten lagunduko digu, hau da, beren burua salbatzeko gai diren izakiak.

Mary Lonly gaztea Ilargira bidali berri dute. Doctora Por Teléfono delakoak bere kasua erabiliko du manipulazio estrategia maltzur horiek zeintzuk diren, eta nola aurre egin ahal diegun azaltzeko. “Lunátika” buru eta gorputzaren liberaziorako aldarria da, Cristina Medinaren umore absurdu eta bereziaren bidez landutakoa.

CRISTINA MEDINA

Ikusizun sortzailea, aktorea eta ekoizlea. 90eko hamarkadatik buru-belarri aritu da lanbide honetan. 20 antzerki lan baino gehiago ekoitzi ditu. Bere aurreko konpainiarekin, Pez en Raya, 13 ikuskizun idatzi eta antzeztu zituen; mundu osoan zehar interpretatu zituen eta ikusle zein kritikarien errekonozimendua lortu zuen, baita hainbat sari kolektibo eta indibidual jaso ere. Gaur egun “Lunátika”, “¡Ay, Carmela!”, eta “The Hole Zero” lanekin dabil biran, eta “La que se avecina” seriearen 12. denboraldia grabatzen ari da. 2008tik lan egiten du bertan, pertsonaia gisa.

LaMedinaEs konpainiak “Lunátika” aurkeztu du
Ekoizpena: LaMedinaEs Company
Sorkuntza, dramaturgia eta gidoia: Cristina Medina eta Remedios Crespo
Antzezlea: Cristina Medina
Zuzendaritza: Remedios Crespo
Zuzendaritza laguntzailea: Antonia Gómez Grande
Ekoizpena: Lola Alonso
Argiztapena eta soinua: Rafael Gómez
Eszenografia eta tresneria: Pablo Gil Espino
Eraikuntza: Peniel
Soinu espazioa: Jesús Chávez
Jantziak: Chari Caballero
Ahots coaching: Natalia Calderón
Komunikazioa: Elías Cepeda
Diseinu grafikoa: Sara Rivera
Argazkiak: José Coleto

ESKERRAK
Jerónimo Fernández, Isabel Pereira, Mónica Valiente eta Silvia Ruiz, Alba Sama eta Nacho Sama