Project Description

DANTZALDIA 2019 | Edición XX. edizioa 

Azaroak 30, 20:00etan eta abenduak 1, 19:00etan | La Fundición
CLAUDIA DIAS – Lisboa
“Thursday”
Claudia Dias Idoia Zabaletarekin

Venta de entradas

2019an hasi zen Claudia Dias Sete Anos Sete Peças proiektuko laugarren piezan lan egiten. Aurreko hiruretan Pablo Fidalgo Lareo*, Luca Bellezze eta Igor Gandra izan ziren artista gonbidatuak, eta orain proiektuak klabe femeninoan jarraitzen du Euskal Herriko Idoia Zabaleta koreografo eta dantzariarekin.
*Monday – watch out to your right pieza 2016ko Dantzaldian aurkeztu zen.Idoia Zabaleta –erreberentzia gutxikoa, askea, arduratsua, punka, eskuzabala, inteligentea, ekintzailea– proiektu honetarako aukera naturala da, Claudiarekin duen konplizitatea dela eta. 2014an sormen-tailer bat egin zuten «penintsulako bazter honetan» –hau da, gurean–, Euskal Herriko, Espainiako, Italiako eta Portugalgo hamasei artista inplikatuz eta Denbora Errealeko Konposizioa delako teknikatik abiatuta. Esandako teknika sormenerako lanabes teoriko-praktikoa da, eta aldi berean formazio artistikorako nahiz posizionamendu politikorako tresnatzat jo dezakegu, «izateko modu bat eta polis-eko alderdi askori begiratzeko era bat».
Auzi asko sortu daitezke enkontru honetatik: mikropolitikak eta gorputza, kolonialismo osteko gaiak, emakumea eta feminismoa, norberaren historia historia kolektiboaren pisu izugarriaren aurrean… Elkarlana 2019ko urtarrilean hasi zen Azalan (Araban) eta urtean zehar jarraitu du O Espaço do Tempo-n (Portugal) izandako beste erresidentzia batzuekin. Prozesua 2019ko Dantzaldiko estreinaldiarekin bukatuko da.
Sete Anos Sete Peças izeneko proiektuan Cláudia Dias portugaldar koreografoak zazpi urtez jarraian pieza bana sortzea proposatu dio bere buruari. Proiektu honen genesia keinu politiko bat da, prekariotasun ezarriaren kondizioari uko egitea, epe ertain eta luzeko etorkizuna proiektatzeko eskubidea, esperimentaziorako eta sormenerako denbora erreibindikatuz eta jarraitutasuna, konfiantza eta prozesuak konpartitzea bezalako balioetan oinarritutako ikerketa artistikoa bultzatzea aldarrikatuz.

Dirección artística: Cláudia Dias
Artista invitada: Idoia Zabaleta
Performers :  Cláudia Dias e Idoia Zabaleta
Asistente de dirección :  Karas
Diseño de luz y dirección técnica: Nuno Borda de Água
Música: Fuego by Bomba Estéreo, Banho by Elza Soares, De dentro do Ap by Bia Ferreira, Canción Total by Maria Arnal y Marcel Bagés
Video: Bruno Canas
Fotos: Alípio Padilha
Ojo externo: Jorge Louraço Figueira
Producción: Alkantara , con el apoyo de Azala
Co-producción: Teatro Municipal do Porto; Teatro Municipal São Luiz, Azala
Distribución: Something Great (Berlin)

Cláudia Dias es artista asociada a: O Espaço de Tempo – Montemor-o- Novo/Portugal
El Proyecto Siete años Siete piezas cuenta con el apoyo del Ayuntamiento de Almada
Alkantara cuenta con el apoyo de : República Portuguesa | Cultura/Direcção-Geral das Artes y la Câmara Municipal de Lisboa
Residencias artísticas y colaboración: Azala, L ́animal a l ́esquena, O Espaço do Tempo, La Fundición
Agradecimientos especiales: Mursego, María Arnal y Marcel Bagés, Hélder Azinheirinha
Alkantara – Associação Cultural cuenta con el apoyo de : República Portuguesa | Cultura / Direcção-Geral das Artes
Azala y Moare Danza cuentan con el apoyo de: Departamento de Cultura do Gobierno Vasco.