Project Description

Estigma  Teatro |  Kordoba

“Los primeros  de Europa”

Dramaturgia eta zuzendaritza: Alberto Cortés

Urriak 6, larunbata, 20:00etan – Urriak 7, igandea, 19:00etan. Antzerkia
Estreinaldia Euskadin
Venta de entradas

Europa eta Kordoba bi gauza ezberdin dira; familia berekoak izan arren, inoiz ezagutzera heldu ez diren urruneko bi lehengusu izango balira legez. Antonio eta Nieves neba-arrebak dira, europarrak, eta 2001ean Dantza Retroko Torremolinoseko txapelketan parte hartu zuten, Europako lehenengoak izateko. Lehiaketa, erlijio, lokalismo eta folklore nahasketa honen erdian, zera esan dezakegu: 2001ean, bi kordobar, Espainiako hegoaldean, latinoamerikar dantza baten bidez Europako lehenak izaten saiatu zirela.

Eszenatokira elkarrekin igotzen diren lehen aldia da, eta ez da saltsa dantzatuz lehiatzeko. Baina pieza honek agerian jartzen digu berriz ere Europako lehenak izan nahi hori, gure talentua kontinente zahar eta higatu honen zerbitzura jartzearena, Europak Kordoba besarkatzeko aukerarena, eta, batez ere, Kordobaren lekua zein den ulertzearena. Los primeros de Europa izeneko piezak planteatzen diguna da ea Europa guretzako moduko lekua den, bertara joateko, edo bertatik ihes egiteko.

Los primeros de Europa izeneko lana sitcom bat da, errealitate ezak egia osoa suntsitu duen egoeraz jositako segida bat. Etxea ez da etxea, dekoratua baino; ez dago arrakastarik, ez da Europarik existitzen, eta Kordoba aukera bat da, edo beharrizan bat. Barreak eta txaloak alde guztietatik. Lehen aldiz, orain, ez dute inora heldu beharrik, soilik ikusleentzako leku bat konpartitu (ez dira onenak ezertan, ez dute ezaugarri nabarmenik).

Lekua ez da errepresentazio eszenikoa, baizik eta gertaera bat, hau da, Europako lehenak izatea.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Alberto Cortés
Antzezleak: Nieves Pedraza eta Antonio L. Pedraza
Zuzeneko musika: María Alcántara eta Cristóbal Agramonte
Off ahotsa: Alberto Cortés eta Omar Janaan
Argiztapena, soinua eta proiekzioa: Carolina Martín
Produkzio exekutiboa eta banaketa: Laura López
Argien diseinua: Carolina Martín
Eszenografia diseinua: Alberto Cortés, Nieves Pedraza eta Antonio L. Pedraza
Diseinua eta jantziak: Lola Pedraza
Eskuko programaren diseinua: Jose Aquilino
Txostena eta kartelaren diseinua: Félix Espejo
Argazkiak: Inma Nevado
Ikus-entzunezkoak: 99 páginas
Aurretik grabatutako oinarriak: Nico Barrena
Grabaketa eta off-eko ahots konponketak: Elena Casanueva

Laguntzaile eta inspiratzaileak: Lola Pedraza, Antonio López, Carmina López, Saúl Ariza, Auxi Jiménez, Laura López, Miguel Marzo, Amanda Barbado, Rosa Nieto, Óscar Blanco, Tuso, Suco, Cora, Ludo, Duna eta Tyrion.

Estigma konpainia andaluziarra arte eszenikoen arloko profesionalez osatua dago. Kordobako hirian jaso dute prestakuntza.
Gure ibilbide-orriaren osagai nagusia eszenatokitik bertatik egindako ikerketa da, lengoaia berriak erabili eta testu propioak lantzeko asmoa; eta, hori guztia, antzerki anti-elitista baten ideala ahaztu gabe: antzerki hurbila, jendearengana iristen dena, eta entretenimendu hutsetik harago, zalantza, kritikotasuna eta emozioak lehenesten dituena.