Project Description

GANEKO CREW |  Bilbao 

“Ganeko Crew”

Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi 

Irailak 14, larunbata, 19:00, 20:00. 21:00 
Irailak 15, igandea, 20:00
ANTZERKIA
Venta de entradas

Kanpin-denda bat gau izartsu batean. Ikusle talde bat. Ez dakite nortzuk diren, zergatik dauden hor, ezta dendaren barruan zer gertatuko den ere. Eguna heldu da. Orain zerbaiten parte dira, zerbait ederra. Zer irten daiteke gaizki?

Ganeko Crew umore absurduzko antzerki-lan bat da, ikusleak pertseidazko gau baten misterioan sarraraziko dituena. Sorkuntza kolektiboko prozesu honek zera proposatzen dio ikusleari: Ganekogorta mendian elkartu den pertsona talde baten esperientzia kontatzen duen ibilbide sentsorialean parte hartzea. Konpainiako kideek, Usue Martinez, Marina Lapuente, Aitor Arabiourrutia eta Olatz Gorrotxategik, talde bateko kide izateak sortzen dituen harreman eta mendekotasun mailak aztertzen dituzte, eta gizakiok talde bateko kide izateko dugun beharrizanaz hausnartzen dute. Horri guztiari ikuspegi dibertigarria eta informala eman diote, helburua dibertsioa, ezustekoa eta delirio eszenikoa izanik.

Iraupena: 40 minutu
Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi
Antzezleak: Usue Martínez, Marina Lapuente, Aitor Arabiourrutia
Dramaturgia, Soinua eta Produzioa: Ganeko Crew
Laguntzailea: BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia
Generoa: Komedia. Antzerki parte-hartzailea
Gaia: Zientzia fikzioa