JUAN ESTRADER2019-03-23T16:34:31+00:00

Project Description

JUANCALLATÉ | Madril 

“Meloncolía”

Zuzendaria: Peñas

Ekainak 1, 20:00etan
Ekainak 2, 19:00etan
ANTZERKIA
Venta de entradas

Mr.Kebab lanarekin barre piloa eginarazi ostean (jaialdi ospetsuetan emana eta oso kritika onak jaso zituena), berriz da hemen Joan

Estrader, bere estilo berezia lagun, lan berri batekin: Meloncolía. Hitz-jokoz jositako ikuskizun surrealista bat. Umorea, absurdua eta txorakeriak elkarren artean nahasten dira, ikusleak egoera “melonkolikora” eramateko. Dena da melonkolia, baita urtxintxak eta intxaurrak ere.

Protagonista: Joan Estrader
Zuzendaria: Jesús Peñas
Produkzioa: Marta Sinfin

Joan Estrader Really Really Company izeneko konpainia sortu zuen Ingalaterran, Marin Kaktasekin batera -Ingalaterra eta Alemania artean-. Municheko Cabaret Caktus Jaialdian Ikuskizun onenaren Saria lortu zuten, 1996an. Urte horretan bertan, lo non sono un assassino izeneko pertsona bakarreko lanarekin hasi zen buru-belarri eta Europako hainbat herrialdetan ibili zen horrekin. Gainera, Huelvako Antzerki Gaztearen Jaialdian Aktorerik onenaren Saria lortu zuen. 1997an Pez en Raya sortu zuen Cristina Medinarekin. Ordutik 10 ikuskizun sortu eta produzitu dituzte, zeinei esker mundu erdiko eszenatokietan ibili diren.

Nueva York-eko Nazioarteko Clown Jaialdia, Shanghaiko (Txina) Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Edinburgoko (Eskozia) Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Castelvetroko (Italia) Absurduaren Antzerki Jaialdia, Madrilgo Nazioarteko Umore Jaialdia… Gainera, Venezuela, Kolonbia, Costa Rica, Salvador, Ingalaterran eta beste hainbat lekutan egon dira. Gainera, Good Idea (Espainia-Suedia) konpainia zuzendu du, bi aldiz. 2009an Santa Compaña (Sevilla) konpainia ere zuzendu zuen, El Orfelinato lanarekin.