Project Description

LURRUN MINEZ | Bilbao 

Dramaturgia: Galder Pérez

urriaren 1ean, osteguna, 20:00etan
urriaren 2an, ostirala, 20:00etan
Covid19  edukiera murriztua
Euskarazko antzerkia
Venta de entradas
URRUN-MINEZ hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. hiruki arrosa.
Daviden erreinua izeneko gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. lurrun arteandesioak,jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak,boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira.
Alexek, 30 urte ingurukoak, bertan Ian egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, saunako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu eta lehengoz joango da gay sauna batera.
Gabon gauean itxita egon Behar Rake saunak, baina Alexek bare kabuz irekitzea erabaki du, opari ederren bat jasotzeko esperantzaz. Baste pertsonaiak iritsi ahaia, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira. askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte.
Parranda orgia.stikoa izan nahi du gauak. Baina dibertimendu eta libertimenduan bizirauteko ospakizunak, kontraesanek, gezurrek eta rninek bustitako lurrun gaua izaten bukatuko du. Izan ere, gorputzek jaia eta politika egin nahi badute ere, herentzia pisutsua jasaten dute oraindik, benetako borondate askeak zapurten dituen herentzia soziala.
Desirak eta beldurrak, alkohola eta pasioa, ezinegona eta nahiak, izerdia eta lurruna, beldurrak eta beharrak. lumak, gorputzek eta arimak nahastuko dituen koktela izango da gabon gau hau.


Testua: Galder Perez
Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi

Zuzeneko musika: Joseba B Lenoir
Argiztapen diseinua: Joseba Lazkano

Antzezleak: Pelayo Serrano, Gaizka Chamizo, Jon Koldo Vazquez
Loraldia eta Zinegoak jaialdien arteko ekoizpena La Fundicion aretoaren laguntzarekin.

Boterea eta herentzia
Galder Perezek idatzitako testuak hausnartzera eramaten gaitu. Botere harremanek leku nagusia dute, baita horien aldakortasunak ere. Botere harremanak ezberdinak dira posizio sozialaren, adinaren edota bizitzarekiko jarreraren arabera, adibidez.
Maritxuen artean intragenero biolentzia gerta daiteke. Gizarte heteropatriarkalean, hiru pertsonaia hauek, sehaskan gizon kontsideratu ziturten heinean, pribilegioak jaso ziturten eta baita heredentzian biolentzia jaso ere. Batzuek zama gehiago ere badute, rnaitasun erromantikoa eta honen ondorioz datozen frustrazioak, kasu.
Baina beharrezkoa ote da horrenbeste identitateren gaineko etiketa, horrenbeste teoria? Edo dena justifikatu eta azaldu behar hau ez ate da bestelako boterearengandik jasotako heredentzia kontserbadare patriarkala?