Project Description

Macarena Recuerda Shepherd | Euskadi 

“The Watching Machine”

Apirilaren 17a eta 18a, 19:00etan
Familia publikoa
Venta de entradas

Begiratzeko makina deitzen zieten XIX. mendeko objektu horiei. Ispilu eta obturadoreen bidez, ilusioak sortzen zituzten. “The Watching Machine” izeneko pieza honetan, makina bera da eremu eszenikoa. Horren baitan jokatzen dugu argi, itzal eta islekin; ilusioa, errepresentazioa eta antzerki-konbentzioa zer diren bizitzeko. Instalazio txikiz osatutako pieza honetan, argia eta itzalak fikzio bihurtzen dira ilusio optikoen bidez. Adin guztietako ikusleentzat.

Jatorrizko ideia: Macarena Recuerda
Sorkuntza: Miriam Ubanet, Ana de Graça, Jorge Dutor eta Macarena Recuerda
Argiztapena: Miriam Ubanet eta Ana de Graça
Eskerrak: Conchita Pons eta Enara Aranbide
Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, BAD Jaialdia, Antic Teatre, El Graner, Harrobia, Azkuna Zentroa, La Fundición Bilbao.

Hauek dira piezak: 2010, “Thatʼs the story of my life” zuzenean egindako filma. Mi Cartera Patrocina etxeak ekoitzia. Laguntza: ConCa. Lankidetza: Bilbao Arte, Teatre Lliure eta Antic Teatre. Espainia eta Portugalen egin du bira. 2012, “Greenwich Art Show”. Zuzenean egindako dokumentala. Ekoizpena: Mi Cartera Patrocina, Neo Jaialdia, CAET eta Antic Teatre. Eta 2021 “Greenwich Art Show-The Installation”, Bilboko Atrio Alhóndiga Beka. 2013 “Whose are those eyes?” 2013ko Fira de Tárrega , Escena Poble Nou eta Bad jaialdietan estreinatuko den esku-hartze urbanoa da. Fira de Tárrega Laborategi Beka jaso du, Escena Poble Nou eta Antic Teatrek eta Bilbao Eszenak batera eskaintzen duten egoitza. 2015 «El Experimento Ganzfeld». HPC consonni (Bilbo) 2016 «Collage y Acción» Ikerketa Laborategia belaunaldi arteko laborategia da, eta xede nagusia dibertsiorako zein ikerketa artistikorako espazio bateratu bat sortzea da. “Encuentros Collage” jardunaldiak. Zinema, literatura, musika, arte eta ekintza arloko collage pentsamendurako espazioa. Denbora esparru bateratu batean elkar ezagutu, partekatu eta sortzeko topaketa.
2018 “¡AY! ¡YA!”. Adin guztietako pertsonentzako dantza-performancea da. Ekoizpena: Antic teatre, festivale Grec, Eusko Jaurlaritza, BAD jaialdia, Graner, Sala Baratza eta La Fundición Bilbao. 2020 The Watching Machine pieza plastiko eta eszenikoa da. BAD Jaialdia, Antic teatre, Eusko Jaurlaritza, El Graner, Harrobia eta Azkuna Zentroaren laguntzarekin sortu da. Gaur egun, arte eta hezkuntza arloko proiektu bat lantzen ari da: pieza honen materialetatik abiatuta argia lantzen da.

Aipamenak.

“Mugaz gaindiko PYRENART lankidetza-proiektuaren onuraduna, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra POCTEFA 2014-2020 programaren baitan – Eskualde mailako Garapenerako Europar Funtsak (FEDER)” EB-Federalaren logoarekin batera” (FEDER).