Project Description

MARCO FLORES | Madril 

“Milonga, sonata y plata”

  Marco Flores  eta  José Almarcha

Urtarrilaren 16a, larunbata
urtarrilaren 17a,igandea
FLAMENKOA
Venta de entradas

Proiektu honen baitan Espainiako egungo eszenako artistarik garrantzitsuenak batzen dira: Marco Flores, sari anitz jasotako dantzari eta koreografoa eta José Almarcha, Espainiako musika klasiko eta flamenko arloko erreferentziazko gitarra-jotzailea. Lan horren bidez fantasiazko mundu batean sartzen gara. Espainiako Zilar Aroko hitz eta musika adierazgarrienek dantzariaren ibilbide koreografikoa besarkatzen dute.
Granados edo Fallaren oihartzuna, garaiko flamenko adierazgarrienarekin batera, García Lorcaren eta beste pentsalari garaikide batzuen ahots eta poemekin nahasten dira pieza honetan. Horren bidez, Espainiako historian izandako garai kulturalik garrantzitsuenetako bat omendu nahi da,.
Hemen, musika dantza bihurtzen da, eta dantza musika. Marco eta Josék elkarrizketa bakar bat sortzen dute, XX. mendearen lehenengo hereneko intelektual, literato eta artisten oroitzapenetik sortzen denauz.

zendaritza eta koreografia: Marco Flores
Antzezleak: Marco Flores eta José Almarcha
Musika eta testua: Antonio José Martinez Palacios, Sabicas, Falla, Granados, García Lorca, Cohen, Scarlatti.
Jatorrizko musika: Jose Almarcha
Argazkiak: Alberto Romo
Produkzio exekutiboa eta lankidetza berezia: Miquel Santin
Produkzioa eta banaketa: Marco Flores konpainia

Marco Flores
2001ean hasi zuen bere karrera, prestigio handiko hainbat konpainiarentzat lan eginez, hala nola Sara Barasena, eta artista gonbidatu gisa Miguel Ángel Berna eta Mercedes Ruizen konpainientzat. 2003tik aurrera, baterako zuzendari eta koreografo gisa hasi zen lanean Manuel Liñánekin (“Dos en Compañía”), Manuel eta Olga Pericetekin (“En sus 13”, “En clave”) edota Olga eta Daniel Doñarekin (“Chanta la muí”, “Complot”, “Recital”). 2007tik Flamenko Sari Nazionala da.
2010ean bere konpainia propioa sortu zuen: Marco Flores Konpainiak urte hartan bertan estreinatu zuen bere lehen ikuskizuna, Kordobako Gran Teatro Antzokian, “DeFlamencas”, eta Jerezeko 2012ko Jaialdiko Kritika Espezializatuaren Saria lortu zuen. Ordutik, hamar ikuskizun produzitu ditu, hainbat gonbidaturekin batera: Carmela Greco, Olga Pericet, David Lagos edo Alejandro Granados, eta prestigio handiko Francisco López edota Juan Carlos Léridarekin.
Azken sarien artean, honakoak nabarmentzen dira: 2018ko Ojo Crítico Dantza Saria, Espainiako Radio Nacional irratikoa, “Extrema” ikuskizunagatik, eta Gizoneko Dantza Interprete Onenaren Max Saria ere lortu du 2020an, “Origen” lanagatik. Hainbat dantza-konpainiatan ere aritu da koreografo moduan, Espainiako Ballet Nazionalerako koreografia lanak nabarmenduz.

José Almarcha
Gitarra Klasikoan diplomatua Tomellosoko Konserbatorioan, eta Gitarra Flamenkoan, Kordobako Goi mailako Musika Kontserbatorioan. Musika-tresnaren lengoaia propio eta pertsonala garatu du, hainbat maisuri esker, hala nola Óscar Herrero, Paco Serrano, Manolo Franco edota Niño de Pura.
Sarien artean honakoak daude: Jerezko Nazioarteko Lehiaketako Finalista (2004), Minas de la Unión Nazioarteko XLVII. Cante Jaialdiko Gitarra Lehiaketan Finalista (2007), Murtziako “Niño Ricardo” Gitarra flamenkoko Nazioarteko II. Lehiaketan Lehenengo saria.
Hainbat flamenko-kantari ospetsuri lagundu die, horien artean Marina Heredia, Miguel Poveda, Gerardo Núñez, Carmen Linares, Miguel de Tena, Talegón de Córdoba, Luisita de Huelva, Perico de la Mancha, Luis Moneo, Basilio Villalta, eta abar.