Project Description

Paco Agrado | Madril

“El último domingo de marzo”

Otsailak 19, 19:00etan.
Magia
Venta de entradas

‘El último domingo de Marzo’ antzezlan eta magia ikuskizun paregabea da.

Kartek bizitza dute, gutun-azal gorriaren misterioa, iragarpen ia sinestezinak… Ilusioen sorta bat, bizi-istorio hurbil, dramatiko eta biziarekin nahasita, non olerkiak eta karta-sortak emanaldi zirraragarriaren erritmoa daramaten.

Paco Agrado saritua izan da espainol hizkuntzako jaialdi garrantzitsuenetan, eta bere eskutik barru-barruko ibilbidea egingo da iruzurra eta kartoia, baita hitzaren magia ere baliatuta.

Ikusi duzunarekiko bestelako esperientzia.
Beti puntuan hasten da.
Inoiz minutu bat geroago.

“Paregabea”- Jorge Blass
“Arima mahaiaren gainean”- Inés la Maga
“Denbora eteten duen ikuskizuna” Miguel Gomez

Paco Agrado Extremadurako artista da, eta hitza nahiz magia nahasten ditu. Antzerkirako prestatu zen, eta 12 urtetik gorako esperientziarekin han-hemenka ibili da herrialdean zehar pozten eta hunkitzen. Halaber, irakaslea eta hizlaria da. Bere opera primak, “El último domingo de marzo” izenekoak, ohiz kanpo nahasten ditu antzerkia eta magia, kritikaren eta jendearen gorespenera iritsi arte.

– Magia Hurbiletik nazioarteko sari handia, FISM Latinoamerika.
– SEI Olimpiada Magikoetan txapelduna, Madril.
– Ascanio Memorialean jendearen saria.
– Abracadabra fundazioaren saria.
– Magia Hurbiletik saioan 2. saria, Magic Valongo nazioarteko jaialdia.
– Magia Hurbiletik saioan 2. saria, Cabracadabra nazioko jaialdia.
– Cartomagian 3. sari nazionala, Espainia.