Project Description

Roberto García de Mesa | Tenerife 

“Natura hila atzealde zuriaren gainean”

 

 

Abenduak 10 eta 11, 19:00etan
ANTZERKIA | Estreinaldia
Venta de entradas

Proiektu honek “Natura hila atzealde zuriaren gainean” izena du eta gure gizarte garaikidearen bi kontzeptu funtsezko aztertzea du xede: perturbazioa eta nahasmena. Poesia eszenikoaren proiektu honek hiru pieza ditu, eta itxuraz desberdintasunak izan ditzaketela dirudien arren, bi elementuak oso modu desberdinean aztertzen ditu. Orain arte, ez dira eszenaratu ezta jendaurrean irakurri ere.

Lehenengoa, “Natura hila atzealde zuriaren gainean”, obrari izena ematen dion lana da eta 2007an idatzi eta argitaratu zuen Roberto García de Mesak bere beste 14 lanek osatzen zuten “Outside” bilduman (Madril, Fundamentos, 2010). Bertan, 2 kazetarik muturreko islamistek plaza publiko batean egindako atentatu terrorista baten inguruan eztabaidatzen dute. Erasoan hildako guztiek elkarrizketari erreparatze diete, mugimenduei, irudiei, izuari…

Bestalde, “Segismundok beti kolpatzen du lehenengo” 2011n idatzi zuen eta “Variaciones de la razón y otros textos” (Vigo-Zamora, Ediciones Invasoras, 2020) liburuan ageri da, bere beste 7 lanekin batera. Obra Pedro Calderón de la Barcaren “Bizitza ametsa da” lanaren bertsio oso libre eta basatia da.

Azkenik, “Arrazoiaren bariazioak” 2011n idatzi zuen eta aurretik aipatutako bilduman argitaratu. 8 zatitan dago banatuta eta hainbat interpretek poesiaren, iraultzaren, diziplinaren, denboraren, espazioaren, mistikaren, desiraren eta kontzientziaren inguruan jarduten dute.

Zuzendaritza, testua, sormen eszenikoa, musika, espazio eszenikoa eta jantziak: Roberto García de Mesa
Interpreteak: Joel Hernández, Ylenia Quintero eta Santi López
Argiteria: Carlos Ramos
Ikus-entzunezkoak: Digital 104
Produkzioa: Roberto García de Mesa Konpainia

Hainbat hamarkadatako ibilbide luzean idazten edo lanak sortzen, beste talde batzuentzat lan egiten edo bere performanceak egiten jardun ondoren, Roberto García de Mesak bere konpainia sortu zuen 2015ean bere obren errepertorio finkoa eraikitzeko. Oraingoz, bi ekoizpen soilik gauzatu ahal izan ditu: “Hotzaren aroa, Elkarrizketak Antigonarekin” (2015) eta “Outside” (5 piezak osatua, 2018). Pandemiak hainbat estreinaldi eta emanaldi geldiarazi zituen. Hala ere, “Natura hila atzealde zuriaren gainean” da bere azken ekoizpena (3 piezak osatua, 2022). 2023tik aurrera, beraz, Roberto García de Mesa Konpainiak eremu eszenikoetarako formatu eta iraupen desberdineko 9 lanek osatutako errepertorioa izango du eskuragarri.