Project Description

ROSA ROMERO |  Andaluzia

“Debut”

Dramaturgia eta zuzendaritza-laguntza: Alberto Cortés

 

Urtarrilaren 30ean, 19:00etan
Urtarrilaren 31n, 19: 00etan
ANTZERKIA
Venta de entradas

DEBUT bakarkako lanean, antzezle edo performerrak iniziazio ekintza bat egingo du ikusleen aurrean, onartua eta, azken finean, maitatua izateko helburuarekin. Atea zeharkatu, ataria pasa, eta gorputz, espazio eta egoera aldatu, beste gauza bat izateko; solidotik likidora, likidotik gaseosora. Lan hau iniziazio-ekintza soil bat da, komunitatearen parte izateko nahiaren adierazpena; eta pieza eszenikoaren itxura hartzen du. Eta iniziazio-ekintza orotan, legez, subjektuak, Rosak, buru-bihotzekin aurre egin behar dio komunitateari, bere balioa erakusteko. Ikusleen aurrean jarri (bere onarpena emango duen komunitatea), eta esango die: begira nazazue.

Zuzendaritza eta interpretazioa: Rosa Romero
Dramaturgia eta zuzendaritza-laguntza: Alberto Cortés
Gorputz-laguntza: Patricia Caballero
Jantziak: Gloria Trenado (Nantú)
Soinu-paisaia: Pitu García
Argiztapena: Carmen Mori

Rosa Romero (1986) sortzaile eszenikoa eta antzezlea da. Arte Dramatikoan lizentziatu zen Malagako ESAD zentroan. Hiri hartan hainbat konpainiatan egin zuen lan, sorkuntzan eta esperimentazio eszenikoan interesa zuten beste kide batzuekin, hala nola La Caldera, Bajotierra edota La Mordiente. Han zegoela, ekimen berri batzuen kudeaketan parte hartu zuen, hala nola “El Quirófano” izeneko eszena alternatiboko jaialdian. William Laytonen Madrilgo interpretazio eskolan egon ostean, 2013an San Fernandora itzuli zen, eta bertan sortu zuen “Estratería” espazioa. Han hasi zen bere lehenengo proiektu pertsonalei forma ematen. Gaur egun Sevillan bizi da, eta hainbat proiektutan murgilduta dago: “Estación espacial”, Alberto Cortés eta Alex Peñarekin; “Pelo de Trol”, Silvia Balvínekin; eta Debut, bere lehenengo bakarkako lana.