Project Description

Teatro de La CATRINA  | Valentzia

“Homenaje a una desconocida”

Desirée Belmonte, Cristina Correa 

Irailak 19, 20:00etan
Irailak 20, 19:00etan
Dokumental Antzerkia
Covid19  edukiera murriztua
Venta de entradas
“Homenaje a una desconocida” antzezlan dokumental autobiografiko bat da, azoka batean 50eko hamarkadaren amaieran emakume baten eta haren senarraren korrespondentzia aurkitzearen ondorioz sortzen dena.
Eskutitz horiek irakurri eta pertsona horien bizitzan buru-belarri murgildu ondotik, genituen datu urriekin emakume anonimo haren bizitza berreraikitzea erabaki genuen. Haritik tiraka pertsona horren inguruan kontu bikainak topatu genituen, artistikoki eta pertsonalki aldatu gintuztenak.
Muntaketa hori eskutitzeko emakumearen, Carmen Muñozen, bizitzaren eta formatu eta lengoaia eszeniko ezberdinen bidez hura bilatu eta aurkitu nahirik gure berezko istorioaren artean garatzen da, modu paraleloan.

Sormena eta interpretazioa: Desiree Belmonte eta Cristina Correa
Testuak eta ikus-entzunezkoak: Desiree Belmonte eta Cristina Correa
Jatorrizko musika:Rafa Fernandez-Delgado
Argien diseinua: Isaac Torres
Arte aholkularia: Laura Correa
Espazio teknikoa: Pedro Gualda
Zuzendaritzako aholkularia: Isaac Torres
Pantailaren taxuera: Juanma Picazo
Ekoizpena: Teatro de La Catrina

Teatro de La Catrina 2010ean Desiree Belmontek sortutako Valentziako konpainia bat da. Haren lanak mota dokumental autobiografikokoak dira. Interpretazio-kodeen nahasketa, eta diziplina artistiko ezberdinen uztarketa (dantza, performancea, zuzeneko musika edo instalazioa) haren sormenen nortasun-ikur dira.