Project Description

VACAburra |Galizia

“Metodologías Carroñeras para Cuerpos Invertidos”

Martxoak 3, 19:00etan
Zinegoak
Venta de entradas

Gorputz sexudunen irakurketa eszenikoari buruzko hitzaldi-Freaka gainezka egiten duen formatuan. Azpisuge metodologikoaren eta gorputzaren inkoherentziaren bila, diziplina-gaiztakeria. “Jardun artistiko garaikidean generorik gabeko sexualitateak” doktorego-tesiko ikerketa akademikoaren prozesua hizkuntza eszenikora itzuli eta hedatzearen beharraz sortu da. Lan honek sexu-identitate dibergenteak eraikitzean mekanismo eszenikoen funtzionamendua ikertzen du, hizkuntza eszeniko berrietan sexu-aniztasuna garatzeko tresna estetikoak eta ideologikoak hurbiltzen saiatzen da eta antzezpen eszenikoaren bitartez heteroaraua eta genero bitarrak nola jarri zalantzan aztertzen du.

Jatorrizko ideia: Gena Baamonde
Zuzendaritza eta dramaturgia: Gena Baamonde, Andrea Quintanaren laguntzaz
Koreografia: Andrea Quintana
Interpretazioa: Gena Baamonde eta Andrea Quintana
Argien diseinua: Violeta Martínez Rivera
Diseinu grafikoa eta bideoa: muller6ollos
Jantziak: VACAburra
Laguntzaileak: RPM kolektiboko Paraiso egoitzak, La Fabulosa eta Galicia Danza Contemporánea

Bi artistak, behiak eta astoak, Andrea Quintana era askokoak eta Gena Baamonde emakume-puskak, talka egitean lortutako emaitza adierazten du Vacaburrak. Haiek beren kezkak eta ibilbideak elkartu dituzte sormen eszeniko eta koreografikoaren inguruan proiektu erkide batean. Jardun mugakideak interesgarritzat jotzen ditugunez, esanahi itxiko proposamenez ihes egiten dugu. Guretzat agertokia jokorako eremua da, eta galderak egiten dituzten material porotsuekin lan egin nahi dugu. Gure interesa hutsuneetan eta inguruetan dago, non gorputza den eragile nagusi eta gure sormenen ardatz. Gure iritziz, aurrerapauso geldiezinean, VACAburra ahaleginaren ahalegina, dantza etengabe eta pertseberantzia-bidea da. Larreko hesia jauztea, hormetan arrakalak irekitzea, indar basatia.
VACAburra 2019an sortu zenetik, zenbait proiektu gauzatu ditu hainbat formatutan: Metodologías Carroñeras para Cuerpos Invertidos, Lo raro es que bailar sea raro (Antzerki eta Auditoriumen Espainiako Sareak gomendatutako ikuskizuna), Extravíos (kaleko lana, ukeleleen orkestraren laguntzaz) eta Festina Lente (Galiziako Koreografia Zentroarekin batera ekoitzitakoa).