Project Description

Victor Fernández | Euskadi 

“A mano y pie”

Apirilaren 24 eta 25a, 19:00etan
FLAMENKOA
Venta de entradas

Flamenko ukituko koplak, bolero erritmoko abestiak eta eragin garaikidea duten dantza flamenko tradizionalak. Horien guztien bidez, lau artistak beren ikuspegi berezia erakusten digute kontzertu flamenkoaren formatuko ikuskizun honetan. Elementuen purutasuna, gorputzaren eta tresnaren biluztasuna hartu dituzte ardatz, baita eskuz egindako lanarekiko maitasuna ere.

Zuzendaritza eta koreografia: Victor Fernández
Konposizioa eta interpretazio musikala: Hémera Rodriguez (kontrabaxua)
Gitarra flamenkoa: Enrique “El Vaca”
Ahotsa: Eduardo Florido
Dantza: Victor Fernández
Argazkilaria: David Herranz

Victor Fernández. Dantzari prestakuntza jaso zuen Granadako Dantza Kontserbatorio Profesionalean. Bere sen artistikoak Madrilera eraman zuen. Bertan, Dantza Flamenkoaren Pedagogia arloko titulua lortu zuen, Maria de Ávila Goi mailako Dantza Kontserbatorioan. Juanjo Linares, Javier Palacios, Lola Greco, Farruquito, Rafael Campallo, Antonio “El Pipa”, Eva “Yerbabuena”, Isabel Bayón edota Rafaela Carrascorekin ikasi zuen, beste batzuen artean.
Oscar Queroren Esdanza konpainiarekin hasi zuen bere ibilbide profesionala, Granadan, eta, gerora, Madrilera joan zenean, Rafael Aguilarren konpainiarekin hasi zen. Hainbat koreograforekin egin zuen lan bertan, hala nola Jose Barrios, Rafaela Carrasco, Joaquín Ruíz edota Javier Latorre.
Kode flamenkoen barruko mugimenduaren garapena interesatzen zitzaion, eta, bide horretatik, beste dantza estilo batzuetara gerturatu zen, dantza garaikidera, bereziki. Horrela hasi zen dantza garaikideko konpainia batzuekin, hala nola Zuk Dance, Carmen Rocheren Balleta, edota Denis Santacanarena. Horrela, lengoaia propio bat garatu zuen antzezle moduan, eta “Encuentros” lana sortzen lagundu zuen. Hainbat sari jaso zituen obra horrek, hala nola espainiar eta flamenko dantzako koreografiarik onenaren saria Distrito Tetuán Koreografia Sariketaren 3. Edizioan; 2. saria Espainiar eta Flamenko Dantzaren Madrilgo Koreografia Sariketa ospetsuan…
2018an “Raizando” ikuskizuna zuzentzeko lanean parte hartu zuen eta koreografia sortu zuen. Granadako Chumbera Antzokian estreinatu zen.
Guar egun Bilbon bizi da eta “A Mano y Pie” pieza sortu du. Gainera, sormen eta pedagogia lanarekin jarraitzen du.