apirilaren 13an, 19:00etan
UMOREZKO ANTZERKIA | Zer(k)nias
Chema Trujillo | Euskadi
“(L)”
Felice printzeak L urte beteko ditu. Hori oso garrantzitsua da, adin horretan lortzen baitu oinordekoak, tradizioz, tronua bere herrialdean.
Eta herrialdea Extraña da. Jainkoaren gustuko nazio bat, Jainkoaren gustuko AENOR etiketa duena –ez Ipar Korea bezalakoa–. Extrañako estatuburua, erregea, beti agertzen da jendaurrean bere automobil propioa gidatzen. Alegoria hoberik aurkitu al daiteke erakusteko norbait irmo eta sendo dagoela Extraña gidatzen, erregea ibilgailu bat gidatzen ikustea baino?
Hala ere, Feliceren zoriona ez da erabatekoa. “Dislexia apetatsua” gaitz arraroa du –autodiagnostikatuta–, gidatzea eragozten diona. Baina, tira, jendaurrean agertu behar duenean, autoan esertzen da, bolantea eskuartean hartzen du, eta bere zerbitzura dagoen lantalde bikain batek urruneko kontrol bidez gidatzen du autoa.
Estatu-sekretua da, noski. Eta tira… irrati-konexioak huts egiten ez duen bitartean, ziurtatuta dago monarkiak Extrañan jarraitzea.
Ekoizpena: Animaktorea
Testu egilea, zuzendaritza eta interpretazioa: Chem Trujillo
Argiak: Braulio Cortés
Esker onak jantziei: Nati Ortiz de Zarate
Argazkilaria: Alfonso Diez
“L” antzezlana bakarrizketa bat da.
Baina ezin diogu “bakarrizketa” deitu, mundu osoak pentsatuko duelako “stand up comedy” egiten dugula. Baina, egia esan behar badugu, inori ez zaio bururatuko izen tekniko hori, eta “Komediaren kluba” etorriko zaie gogora.
Beraz, programazio-lantaldeek ez dezaten pentsatu “komediaren kluba”ren beste dosier bat irakurtzen ari direla, Chema Trujillok denbora asko darama bere lan juanpalomistikoak beste termino batekin izendatzen: “unipertsonalak”.
Harik eta konturatu arte, hain zuzen ere, Espainiako klasikoek bere garaian jada horretarako termino aproposa sortu zutela: “Bululú”.
Bada, beraz, hori da “L”: bululú bat. Eta omenaldi bat bululúari, eta beste ideia honi: “pertsona bat antzezten ari denean eta aurrean beste bat begira dagoenean, hori antzerkia da”.
Horregatik, gure sustapen-esaldia hau da:
¿Un bululú de la Edad Media?… No:
Un señor de mediana edad, haciendo un bululú.








