urriaren 25ean, 21:30ean
DANTZA
Olaia Valle | Euskadi
“Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río”
“Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río” dantza garaikideko pieza da, zuzeneko musikarekin. Binakako kontzertua gorputz baterako. Izan ziren guztiaren oroitzapena eta desira dituen gorputza. Nirea ez diren beste gorputz batzuk izateko nahia. Nire andrazko arbasoei dantza egiteko gogoa, gaur zer mugitzen nauen ulertzeko. Hemen eta orain nire gorputzaren eta nire artean. Egunero behin eta berriz errepika daitekeen erritu baterako prestatuko gara. Mugimendu zikliko hori Peñaparadako panderoari esker, Chavela Vargasen negarrari esker eta elkarrekin izateko, partekatzeko eta konposatzeko nahiari esker mantentzen da.
Kontzeptua eta antzezlea: Olaia Valle
Musika eta antzezleak : Zuhaitz Fernández, Amaia Santamaría
Laguntza artistikoa: María Martín
Argiaren diseinua : Marc Cano
Jantzien diseinua : Nélida Silva
Argazkiak eta bideoa: Egoitz Maeso
Olaia Vallek dantza garaikidea ikasi zuen Burgosko Ana Laguna kontserbatorio profesionalean. Espacio Descalzinha Danza izeneko bekaren bidez, dantza-munduko hainbat profesionalekin prestatzeko aukera izan zuen. 2016az geroztik lankidetzan aritzen da hainbat proiektu sortzailerekin eta konpainiarekin, hala nola “Dantzaz”, “NERI(H)ARI”-Myriam Pérez Cazabon, Jesús Rubio, Matxalen Bilbao, “Doos Colectivo”, Marie de Jongh edo “La Intrusa”, besteak beste. Azken urteotan, interprete-lana eta bere sorkuntzak uztartzen ditu. 2020ko urrian lehen sormen-lana estreinatu zuen Gilles Nöel-ekin, Dos piezas para dos, eta 2023an, berriz, lehen areto-pieza estreinatu zuen Rocio Tejada-rekin, Lo que pasa mientras.








