Maiatzak 24 – 25, 19:00

Antzerkia 

Kabia Teatro – Teatre de L´Enjòlit | Euskadi – Katalunia

“El corazón y otros materiales de derribo”

Erromantizismotik urrun, ihesean joanak dagoeneko betiereko zirela usten genituen pasioak, bihotza agerian geratzen da bere zaurien aurrean, bizitzea deritzogun orbainen mapa honek uzten dizkigunak. Beti edertasunarekin bat ez datorren mina, oldarkorra, trauskila, irrigarria. Adi ez gaudenean jotzen gaituzten gezi alderraiak jaurtitzen dituzten jainko gutiziadunen itxura hartzen duena, heriotza kasu.
Maitasuna eta bere beste aurpegia, haustura, desiraren eta errealitatearen arteko zarrastadura, izan zitekeena baina izan ez zena, galdutako trenak, naufragioa gure bakardadean, alkoholaren aterpeak, depresioak, antsiolitikoak… azkenik, nostalgia, egiatik hurbilen garamatzana, idaztea ofiziozko kontua ez den lekura, non mina tindatu eta aktorearen hezur-haragira irteten den.
Bihotzaren ilunaldian, non noizbait guztiok galduta egon baikinen, umore eta malenkoniaz agertzen den obra, horrenbesteko minetik edertasuna egingo duen zerbaiten xerka. Kauterizatzaile bakarra, artea. Kabia eta Enjòlitek Eusebio Calongerekin bat egiten duten honetan bilatzen duguna, funtsezkoa bezain poetikoa den Antzerki baten inguruan elkartzen diren hiru puntu kardinal, “El Alimento de las Moscas” izeneko beren lehen lanean jadanik begien bistan paratu zutena.

Testua: Eusebio Calonge
Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Borja Ruiz
Interpretazioa: Arnau Marín
Zuzendaritzako laguntzailea: Nuria Serra Pareras
Soinu-eremua: Roger Marín
Argiztapena: David Alcorta (AAI)
Atrezzoa: Joseba Uribarri
Eszenografiaren eraikuntza: Alberto Manzarbeitia, Silvia Corral, Asun Osante
Argazkia: Aleix Marín
Kartela: Pol Marín
Jantziak:. Betitxe Saitua
Produkzioa: Kabia Teatro, Teatre del´Enjólit eta Trànsit Projectes
Lankide: Arriaga Antzokia