Urriak 4, 5 – 2025, 19:00

DANTZA | Estreinaldia Euskadin

Eva Bertomeu | Valentzia

“Espantoso”

“Espantoso” bakar-saioak nire bizitzako oroitzapenik garrantzitsuenak erakusten ditu, zazpi agerralditan zehar. Nire antze energetikoa -ezaguera dudanetik berez dudana- eta ama hilzorian ohean etzana oroitu izana dira lehenengo eszenak, gainerakoen eragile, hala nola: nire alegiazko mundua, gurasoen liskarretatik ihes egiteko; aitak nire txip mentalean ezarri zuen erantzukizunaren zama; zuzen jokatzen ez banuen jazartzen ninduten munstroak; eta konturatu gabe nire bizitzan zehar etengabeko babes-sare bat eraiki zuten emakumeen familiarekin berriz elkartu izana.

“Espantoso”, halaber, jatorrizko mugimenduaren bilaketa da, dantza baino lehen, ikasketaren aurretik, nigan bizi zen mugimenduarena. Nire oroitzapenen artean ezkutatzen den lehen sena da. Nire dantza “Espantoso”-n nire literatura emozionala da.

“(…) bizitzaren funtsa, nahimena, norberaren bizitza etengabeko min tamalgarri bezain ikaragarria da: eta, bestalde, hori guztia, antzezpen hutsean edo artelanetan gorpuztua, oinaze orotatik libre dago, eta egundoko ikuskizuna aurkezten du”, Arthur Schopenhauer.

Sorkuntza, koreografia eta antzezpena: Eva Bertomeu
Laguntza koreografikoa, artistikoa eta mugimenduarena: Pau Arán, Toni Aparisi eta Christine Cloux
Argiztapenaren diseinua: Florin Badilici
Jantziak: Tonuca Belloch
Musika-hautaketa eta soinu-ingurunea: Eva Bertomeu
Argazkia: Dani Requeni, Jorge Pérez eta Lucía González
Diseinu grafikoa: Dani Requeni
Ekoizpen-laguntzailea: Juan Planelles
Sorkuntza-egoitza Carme Teatren (Valentzia)
Ekoizpena: Eva Bertomeu Danza

Eva Bertomeu valentziarra koreografoa, dantzaria eta dantza-irakaslea da. Dantza garaikideko 30 lan koreografiko baino gehiago sortu ditu, Estatuko (Dansa València, MUDA -Muestra de Danza de Andalucía- edo Bilboko Lekuz Leku, besteak beste) zein nazioarteko (Memphis in May -AEB-, Festival Internacional de Ballet de La Habana -Kuba-, Festival La Menage -Argentina-, Les Reperages – Frantzia/Belgika-, besteak beste) antzoki eta jaialdietan antzeztu direnak. Hainbat profesionalen ekoizpenetan dantzatu du: Christine Cloux, TransferMove -Toni Aparisi edo Valentziako Generalitateko Teatres- eta Francesc Bravo.

2000. urteaz geroztik, bere errepertorio propioa ere garatzen du, Bojnami Danza eta EBC Danza taldeekin. 2007an, “Un gramo de locura” lanarekin (Fernando Hurtadorekin batera ekoitzia), Valentziako Generalitateko Premis de les Arts Escèniques Sarian dantzari onena eta zuzendaritza koreografiko onenaren saria lortu zuen. Hurrengo urtean, Sari berberetan, dantzari onenaren saria lortu zuen berriro, baita ikuskizun onena ere, “Temps fugit” lanarekin.