Ekainak 5, ostirala – 2026

10:30etik 12:30era

Masterclassa | CUMBIA EN LA SANGRE

Alex Valdésen eskutik (Mexiko)

Antolatzailea: ACT Festival, La Fundición aretoaren laguntzarekin

Aurtengo ACT Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiaren barruan, La Fundición aretoan cumbia tailerra izango da, Fugite plataforma mexikarraren eskutik. Jaialdiaren programazio osoa, hemen eskuragai: actfestival.com.

DESKRIBAPENA:
Cumbia en la sangre proiektua ikerketa, sorkuntza eta produkzio artistikoa oinarri izanda , kunbia aztertzen du fenomeno kultural eta sozial gisa. Horretarako artisten ikerlari eta komunitateen artekok partekatze esparru bat sortzen du. Esparru honetan identitate ezberdinak eta sare kulturalen bidezko manifestazioak ikustarazten dituzte.

NORI ZUZENDUA:
Gorputz esplorazioa kultur artxibo eta adierazpen kolektiborako tresna gisa ulertzen dutenentzat, erritmoan eta mugimenduan interesa dutenentzat bideratuta dago.

PREZIOA:
Tarifa orokorra, 40 €; murriztua (ikasle eta langabetuak), 30 €.

IZEN-EMATEA:
actfestivalbilbao@gmail.com

ALEX VALDÉSI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO:
Zuzendaria, koreografoa eta performer-a, Fugite Laboratorio Artístico-ren sortzailea eta zuzendaria. Arte bizi garaikideen diziplina anitzeko proiektuak ikertu, ekoitzi eta mugiarazten dituen plataforma da Fugite.

Dantza inklusiboko Bailar con el Corazón konpainia profesionaleko zuzendari artistikoa da, baita Extremofilas-eko zuzendarikidea (Flash ACT 2021 (Artea, Zientzia eta Teknologia) irabazi zuen diziplina anitzeko kolektiboa) eta Cumbia en la Sangre proiektuko ikertzailea ere (cumbia fenomeno kulturaltzat hartuta, horren ikerketa, dokumentazio eta sorkuntzara bideratutako proiektua).

Dantza Garaikidean lizentziaduna Monterreyko Musika eta Dantzako Goi-mailako Eskolaren eskutik. Prestakuntza osagarria du Arte Eszenikoetarako Kudeaketa Kulturalean (UDG), Dantzaren Nazioartekotzean (Dantzako Plataforma Iberoamerikarra) eta Dantza Garaikideko Dramaturgian (Veracruzeko Unibertsitatea).

Mexikon, Alemanian, Espainian, Brasilen, Kolonbian, Ekuadorren, Txilen eta AEBetan aurkeztu dira haren lanak. Dantzari eta performer gisa parte hartu du nazioarteko hainbat konpainia eta zuzendarirekin, eta mugimendu-zuzendari eta koreografo gisa lan egin du ikus-entzunezko ekoizpenetan. Era berean, prestakuntzak eman ditu testuinguru nazionaletan eta nazioartekoetan.