Irailak 26 – 2026 – 20:00etan
Irailak 27 – 2026 – 19:00etan

DANTZA | Estreinaldia Euskadin | Antzoki Alternatiboen Sarearen 2026ko zirkuitua

“FRÁGIL” | Nómada konpainia

(Kanariak)

LABURPENA: «Frágil» piezan ez dago pertsonaiarik, presentziak baizik: gorputz zahar bat, ‘bestearen’ (gizartea) erasoei eutsi egiten diena, hura ordenatzen eta menderatzen setatzen dena, zahartzaroa otzantzeko edo haren presentzia ezabatzeko. Baina gorputz zaharrak ez du hitzekin erantzuten, mugimenduarekin baizik. Keinu oro gezurtapen bat da. Arnasketa oro, adierazpen politiko bat. Hauskortasunak ahultasun-egoera izateari uzten dio, eta indar, egia eta errebeldiaren leku bihurtzen da. Izan ere, «Frágil» piezak ez du errukirik edo samurtasunik eragin nahi, baizik eta gure garaiak ‘zainketa’ hitzaren azpian lurperatzen duena ikusarazi.

Dantzaren eta antzerki fisiko garaikidearen hizkuntzetan inspiratuta, «Frágil» piezak gutxieneko eta funtsezko jokalekua proposatzen du, non aulkia -eguneroko objektua- aldare, zelda, babesleku, hondamen eta sustrai bihurtzen den. «Izan ere, badira desagertzeko esertzen diren gorputzak eta irauteko esertzen diren gorputzak; adierazi gabe, geratzea aukeratu zuen baten istorioa da hau». Pieza ez da zahartzaroaz ari, zahartzen ari den gorputzaz -baina zeinarentzat errebeldia oraindik posible den-, erresistentziaren lurralde den hauskortasunaz eta inork entzuten ez gaituenean gutaz geratzen denaz baizik.

Antzoki Alternatiboen Sarearen 2026ko zirkuituan hautatu zen ikuskizuna.

Interpreteak: Roberto Torres eta Diego Reinfeld
Jatorrizko ideia eta narraturgia: Diego Reinfeld
Sortzailekideak: Diego Reinfeld, Roberto Torres, Laura Marrero Marcelino eta Alex Catona
Soinu-diseinua: Alex Catona
Argiztapenaren diseinua: Hugo Carugatti Cortes
Mugimendu-laguntzailea: Laura Marrero Marcelino
Argazkiak: Joaquín Ponce de León eta Bárbara Ponce de León
Jantzien diseinua: Élida Dorta Andrade
Ekoizpena: Nómada konpainia
Babeslea: Tenerifeko Kabildoa
Laguntzaileak: Kanarietako Gobernua, Kultura Garapenerako Kanarietako Institutua (ICDC, gaztelaniazko sigletan) eta Gomerako Zentro Koreografikoa – Unidad DAD La Gomera.
Iraupena: 55 minutu

KONPAINIA: 2000. urtean Roberto Torresen eskutik sortu zenetik, Nómada konpainia erreferentzia izan da dantza garaikidea mota guztietako ikusleei eta espazioetara hurbiltzeko, betiere artisten eta ikusleen arteko komunikazio hobea lortzeko helburuarekin. Tenerifeko Santa Cruzeko Teatro Victoria antzokian du egoitza, eta bertan garatzen dituzte beren sorkuntzak eta bertan sortzen dira bisitatzen dituzten beste artista batzuekiko hartu-emanak. Halaber, konpainiak prestakuntzaren alde egiten du, klaseak, tailerrak eta workshop-ak antolatzen baititu.

25 urte daramatza bidean, eta jardunbide horretan, beste sortzaile batzuekin sortutako loturek hainbat emaitza ekarri dituzte: Daniel Abreu tenerifetarrarekin, «La bestia herida», «Tabula Rasa» eta «Los zuecos van hacia sus buenos hábitos» kaleratu ditu; Carmen Wernerren Provisional Danza konpainia madrildarrarekin, «Para regalo», «Una vez más» eta «Instrucciones para mejorar la vida» ekoitzi ditu; nazioartean ere lan egin du, hala nola Andrea Catania Lasafueras costarricarrarekin, zeinarekin batera sortu baitzuen «MAGMA – Concierto para dos cuerpos».