Azaroak 23-27 – 2026
Sorkuntza egoitza
Laura Sam | Euskadi
“Subir la dosis”

Ikuskizun garaikideak eta bereziak (ahots propiodunak, zirkuitu konbentzionaletatik at) antolatzen dituen antzokia ez ezik, arte eszenikoen sektorerako baliabideen zentroa ere bada La Fundición. Hortaz, Sorkuntza egoitzen bidez, ekipamendua eta lan-espazioa sortzaileen zerbitzura jartzen ditu aretoak. Jakin badakigu konpainiek ikertu, sortu eta ekoizteko prozesuak garatu ahal izateko lekuak behar dituztela; hori dela eta, bertoko sorkuntza egoitzak zuzenean proiektu eszeniko berriak martxan jartzen laguntzeko tresna eraginkorrak izatea nahi dugu.
Laura Sam (1989) jakintza-alor anitzeko artista da; izan ere, poesia eszenikoan, performancean eta musikan espezializatuta dago. Hala, hitza eta ahozkotasuna uztartzen ditu, gorputza tresna poetikotzat hartuta. Halaber, musikaren arloan lan egiten du: 2022an, album bat kaleratu zuen Juan Escribano musikariarekin (We Are Standard), “La voz en contra”, eta Kase.O, Abraham Boba (León Benavente) edo Nacho Vegas artistekin kolaboratu du.
Lauraren lehen ikuskizun eszenikoak, “Subir la dosis” pieza hibridoak (2026ko azaroaren 28an eta 29an estreinatuko da La Fundición aretoan), ahozkotasuna eta soinu-hizkuntza, ekintza eta gorputza uztartzen ditu, eta hitz idatziari materialtasun berri bat ematen dio, ahotsaren adierazpen-ahalmenaren bidez. Testu poetikoa birformulatzea proposatzen du diziplina anitzeko antzezlan horrek, eta, horretarako, musikaren, antzezpenaren eta eszenaren bidez, spoken word jakintzagairako euskarri berriak irudikatzeko aukera kanalean zabaltzen du. Antzezlana 2025ean idatzitako liburu baten ondorioa ere bada (Caniche Editorial argitaletxea, 2026ko azaroa), barru-barruko prozesu batetik abiatuta egina, zeinean egileak bide paralelo bat ireki duen meditazio-jardunbidearen eta depresio-kontrakoen bidezko tratamenduaren artean.
Egilea eta antzezlea: Laura Sam
Soinu-diseinua: Ibon Aguirre
Argien diseinua eta zuzendaritza eszenikoa: Daniel Aranda
Jantzien diseinua: Estela Miguel · h05
Bitxien diseinua: Ale Ruiz
Argazkiak: Judith Voet
Laguntzailea: La Fundición (Bilbo)






