Azaroak 19 – 2026 – 19:00etan.
BILBAO TX jaialdia | OBJEKTUEN ANTZERKIA-DANTZA (testurik gabe; +10 urte) | Estreinaldia Euskadin
“STILL RUNNER” | Plefsis
(Grezia)
Aurten ere, La Fundición aretoak BILBAO TX – Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiarekin kolaboratuko du; hala, 45. edizioaren hainbat proposamen hartuko ditu. Hain zuzen, 2026ko azaroaren 19tik 22ra bitartean, txotxongiloak, objektuen antzerkia… Adin orotako ikusleentzat.
LABURPENA: Erritual gisa sortutako antzezpen artistikoa, argiarekin, itzalarekin eta antzezlearen gorputzarekin jolasean ari dena eta antzerki fisikoaren, objektuen antzerkiaren, txotxongiloen eta dantza garaikidearen elementuak erabiltzen dituena. “Still Runner” ikuskizunak errealitatearen eta fantasiaren arteko irudiak sortzen ditu, eta identitatea, aldaketa eta eraldaketa jorratzen dituen bidaia da, arimatik abiatzen dena, leku xahu eta mugaezin batetik, ia kutsurik gabe. Bidaia hori ikurren eta, bereziki, antzezlearen mugimenduaren bidez igarotzen da. Mugimendu horren urrats oro musikaren erritmoak, soinu-paisaiek, doinuek eta soinuek markatzen dute. Pertsonari, desioari, memoriari eta bizitzaren eta artearen arteko harremanari buruzko dimentsio anitzeko esplorazioa da.
Kontzeptua, antzezpena, attrezzoa eta argiztapenaren diseinua: Antonis Koutroumpis
Argiztapen-teknikaria eta objektuen aholkularitza: Constantinos Michail
Tronpeta eta soinu-inprobisazioak: Nikos Koulouris
Zuzeneko elektronika eta soinu-paisaiak: Minas Emmanouil
Argiztapen-kuradoretza: Eliza Alexandropoulou
Eszena-kuradoretza: Thenia Koutroumpi, Constantinos Michail
Argazkiak: Thanasis Karatzas
Komunikazioa eta kartelaren diseinua: Ourania Krassaki
Iraupena: 50 minutu
KONPAINIA: 1996an sortu zenetik, Greziako Plefsis taldeak antzerki fisikoaren arloan lan egin du, eta diziplina hori eta beste batzuk, hala nola dantza garaikidea, txotxongiloak edo objektuen antzerkia uztartzean sortutako hizkuntza artistiko propioa sortu du. Taldearen ikuskizunen ezaugarri nagusiak dira antzezleen adierazkortasun fisikoa, proposamen bakoitzaren beharretara egokitzen den espazio eszeniko polimorfikoaren erabilera eta objektuen antzerkia, zeina konpainiaren ikerketa-eremu nagusia den.








