Urriak 17 – 2026
19:00 (Erakustaldia) + 21:00 (“Cat Care Calling”)

BAD | PROIEKTUEN ERAKUSTALDIA + DANTZA (Estreinaldia Euskadin)

SAIO BIKOITZA

Aurkezpena: Prozesuan dauden proiektuak + “Cat Care Calling”

(Bilbaoeszenaren artistak egoitzan 2026 + Italia)

Aurten ere, La Fundición aretoak BAD – Bilbao Antzerki Dantza Jaialdiarekin kolaboratuko du; izan ere, aurtengo XXVIII. edizioko hainbat proposamen hartuko ditu. Urriaren 15etik 25era, dantza, performancea, arte biziak, ikerketa, bitartekaritza…

19:00etan. AURKEZPENA: PROZESUAN DAUDEN PROIEKTUAK

“ACTOS REFLEJOS” 2021ean sortu zen ikerketa eszeniko bat da, objektuaren iraunkortasunaren kontzeptutik abiatuta, haur batek objektu bat bere ikusmenetik desagertzen bada, objektu hori etengabe existitzen dela ikasten duen unea. Bost urteko lan teoriko praktikoan, proiektuak aztertzen du ikusmena pixkanaka galtzeak nola ireki ditzakeen pertzepzio, presentzia eta munduan orientazio modu berriak, eta nola beste indar fisiko, sozial, afektibo, politiko edo teknologiko batzuek ere mugimendua idazten duten gorputzetan. Iara Solano sortzaile eszeniko eta ikertzaileak gidatzen du proiektua, eta bere jardueran esperientziaren muinean jendea kokatzen duten gailu erlazionalak diseinatzen ditu. Egiletza eta interpretazioa partekatzen ditu Diego Solano musikari gor-itsuarekin, zeinaren pertzepziozko eraldaketa proiektuaren motorra eta gaia izan den. Taldea Adam Ireland musikariarekin osatu da, eta Poliana Lima, Idoia Zabaleta eta Natalia Fernandes koreografo eta dantzarien laguntza berezia izango du.

Aurkezpena: Prozesuan dauden proiektuak – “Bilbaoeszenaren artistak egoitzan 2026” – Iraupena: 30 minutu

“ORRO”: Proiektua sorkuntza eszenikorako proposamen bat da, onomatopeien potentzial performatibo eta koreografikoari buruzko Brrr pla pla plaa ikerketatik sortua. Ikerketa honetan hitz horiek igortzean gorputzetan dituzten efektuak, haien bibrazioak, uzkurdurak eta erresonantziak aztertu ondoren, “Orro” lanean onomatopeiak eta horietatik eratorritako materialak eszenan erabiltzea planteatzen dute, elementu fisiko eta koreografiko gisa, elementu linguistikoak gisa erabili beharrean. Onomatopeiek, gorputzarenak izanez esanahiaren aurretik, koreografia-materiala nola antola dezaketen aztertzea da asmoa. Angela Millano artistak sorkuntza eta ikerkuntzan oinarritzen du bere lana, praktika artistiko garaikideen barruan, gorputza eta bere aukera fisiko, politiko eta poetikoak ardatz hartuta. Bere bakarkako lanak Azkuna Zentroan, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, La Casa Encendidan, Artiumen, Tenerife.LAV espazioan, Dock 11 estudioetan, K3 Center for Choreography zentroan, Teatros del Canal antzokietan eta CCCC Centre del Carmen zentroan, besteak beste. Julian Pacomio, Blanca G. Terán eta La Señorita Blanco artistekin kolaboratzen du aldizka.

Aurkezpena: Prozesuan dauden proiektuak – “Bilbaoeszenaren artistak egoitzan 2026” – Iraupena: 30 minutu

21:00etan. “CAT CARE CALLING” (MENCHETTI-RANIERI, Italia) Estreinaldia Euskadin

LABURPENA: ‘Cat-calling’ esaten zaio ‘piropo’ edo lausengu modura aurkeztutako ahozko edo keinuzko adierazpenen multzoari. Menchettik egindako elkarrizketetan oinarrituta, proiektuak bideo-material hau hartzen du keinu-ikerketa baterako abiapuntu gisa. Ranierik, ironiaz eta dramatismoz, ‘cat-calling’aren biktimen eta egileen keinuak eta ahotsak ateratzen ditu, eta zalantzan jartzen ditu parte-hartzea eta erantzukizuna. Lanak funtsezko galdera bat planteatzen du: zelan bihur daiteke indarkeria zaintza? Keinua errepikatuz eta deskonposatuz, performance-ak espazio bat irekitzen du, non erantzun hori zalantzan jarri eta aukera askotara ireki daitekeen.

Zuzendari eta performerra: Raffaella Menchetti
Sorkuntzarako laguntzailea eta performerra: Giselda Ranieri
Argazkiak: @sgaerz
Ekoizpena Italian: Perypezye Urbane
Ekoizpena Espainian: Sneo.es
Laguntzak: Individual Movility Culture Moves, Garaion Sorgingunea, Baratza Espazioa, Arta Kolektiboa, PMP Professional Media Presence-Europa Creativa
Iraupena: 30 minutu + solasaldia

KONPAINIA: Raffaella Menchetti eta Giselda Ranieri diziplina anitzeko artistak dira eta ibilbide osagarriak dauzkate, eta dantza, performance, antzerkia, ikusizko arteak eta bitarteko digitalak elkartzen dituzte. Menchetti performerra, artista bisuala eta zuzendaria da, eta nortasuna, generoa eta teknologia ikertzen ditu, bideoa, dantza eta idazketa uztartuz. Ranieri dantzaria eta koreografoa da, eta ikuspegi ironikoa eta kaleidoskopikoa erabiltzen ditu. Teknologiak giza emozioetan eta harremanetan duen eragina aztertzen dute elkarrekin eta unibertso hibrido bat sortzen dute, non gorputza, keinua eta digitalitatea elkartzen diren konbentzioei aurre egiten dieten iruditeria berriak sortzeko.