Urriak 17 – 2026 – 12:00etan.
BAD jaialdia | PERFORMANCEA + BITARTEKARITZA | Estreinaldia Euskadin
“PARKUIR” | Maria Laudes & Guiu Gimeno Bardis
(Valentzia)
Aurten ere, La Fundición aretoak BAD – Bilbao Antzerki Dantza Jaialdiarekin kolaboratuko du; izan ere, aurtengo XXVIII. edizioko hainbat proposamen hartuko ditu. Urriaren 15etik 25era, dantza, performancea, arte biziak, ikerketa, bitartekaritza…
LABURPENA: Proiektu hau Tabacalerako (Madril) egonaldi-programan azken urtean sortu zen, kirol subertsibo bat (Parkuir) sortzeari buruz egindako ikerketatik. Parkourrean oinarritutako praktika artistikoa da, sexu-, genero- eta gorputz-disidentzietatik abiatuta berrirakurtzea proposatzen duena, arkitekturan arauzko erabileretatik harago bizitzeko gonbidapena eginez. Urriaren 17an, zapatua, ikerketa hau eta bere erreferenteak partekatuko ditugu BADen praxitik abiatuta, eta hainbat ekintza proposatuko ditugu La Fundición terrazan, kirola eta haren logika arauemaileak zalantzan jartzeko. Gorputzaren eta arkitekturaren arteko harremana aztertuko dugu jolasetik eta esperimentaziotik, queer ikuspegia txertatuz. Jendaurreko aurkezpen parte-hartzailea.
Kontzeptua eta ikerkuntza: Maria Laudes González, Guiu Gimeno Bardis
Laguntzak: Asociacion Hablarenarte, Fundación Daniel y Nina Carasso, Kultura Ministerioa, Tabacalera, Next Generation EU, Cultura Resident (CCCC)
Iraupena: 120 minutu
KONPAINIA: Parkuir tren-bidaia batean sortu zen, Maria Laudesen eta Guiu Gimeno Bardisen arteko elkarrizketa batetik, non pertsona lodi eta trans diren neurrian kirol-testuinguruetan izandako esperientziei buruz hitz egin zuten. Espazio horietan identifikatu zituzten indarkeria partekatuetatik abiatuta, kirol berri bat asmatzea erabaki zuten, umoretik eta disidentzietarako. Arte- eta bitartekotza-praktiketatik abiatuta, kuir-arekin, gorputz-aniztasunarekin eta gozamenarekin lotutako gaiak lantzen dituzte. Proiektuak garatu dituzte zenbait erakunderekin, hala nola IVAM, Reina Sofia Museoa, Las Cigarreras edo CondeDuque, eta Parkuir lanak programa hauen laguntza jaso du: Cultura Resident (CCCC), NOTAR (hablarenarte) eta Kultura Ministerioaren Tabacalerako Egonaldiak.








