Urriak 20 – 2026 – 19:30ean.

BAD jaialdia | DANTZA | Erabateko estreinaldia

“LA PRIMERA EN MORIR” | Perpetûa Vastarda

(Euskadi)

Aurten ere, La Fundición aretoak BAD – Bilbao Antzerki Dantza Jaialdiarekin kolaboratuko du; izan ere, aurtengo XXVIII. edizioko hainbat proposamen hartuko ditu. Urriaren 15etik 25era, dantza, performancea, arte biziak, ikerketa, bitartekaritza…

LABURPENA: “La primera en morir” mugimendutik, testutik eta soinutik izu-zinemaren kodeak zeharkatzen dituen gorputz baten joaneko bidaia da. Agertokian, izu-generoarekin obsesionatutako interprete bat bere fikzio terroristaren protagonista izaten saiatzen ari da. Medium bat bailitzan, hainbat imajinario terroristiko aipatzen eta irudikatzen ditu, atmosferen, klixeen eta fantasia pertsonalen artean desplazatuz, ezezagunari aurre egiteko eta betidanik laguntzen dizkiguten munstruoek gida gaitzaten uzteko.

Zuzendaritza, testua, koreografia eta antzezlea: María Pizarro
Zuzendari laguntzailea: Aitor Vildosola
Argiak: Emilio Manzano
Jantziak: Betitxe Saitua
Musika: Irene Novoa
Ekoizpenerako laguntza: Alba Hernández
Argazkiak: Iker Gozategi
Dramagintzako aholkularitza: Sergio Martínez Vila
Sorkuntzarako aholkularitza: Manuel Tejera
Laguntzaileak: Gobierno Vasco, Dantzan Bilaka, Adde Dantza, Dantzalabea, LABO XL
Iraupena: 40 minutu

KONPAINIA: Perpetûa Vastarda arte bizien konpainia bat da, Nuria Hernandok eta María Pizarrok eratua, sorkuntza-espazio hibridoak ekoizteko, ikertzeko eta sustatzeko helburua duena. Testuinguru kultural indibidualista baten aurrean, bi sortzaileek erabaki dute beren unibertsoak batzea, lankidetzarako eta elkarrekiko atzeraelikadurarako azpiegitura komun bat eraikitzeko, beren sormen-prozesuak indartuko dituena. Azken urtean, konpainiak bi pieza estreinatu ditu: “Free Tour-Bilbao” (Nuria Hernando) eta “Esto es terror” (María Pizarro)