Azaroak 20 – 2026 – 19:00etan.

BILBAO TX jaialdia | OBJEKTUEN ANTZERKIA (helduentzat) | Estreinaldia Euskadin

“COSAS QUE CAEN DEL CIELO” | Dora Cantero

(Katalunia)

Aurten ere, La Fundición aretoak BILBAO TX – Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiarekin kolaboratuko du; hala, 45. edizioaren hainbat proposamen hartuko ditu. Hain zuzen, 2026ko azaroaren 19tik 22ra bitartean, txotxongiloak, objektuen antzerkia… Adin orotako ikusleentzat.

LABURPENA: 1888ko abenduaren 24ko goizaldean, meteorito bat erori zen Molina de Seguran (Murtzia). Diotenez, erradiazio bitxi batez beteta zegoen, zeinak zenbait pertsonari eragin zien, idazteko, istorioak asmatzeko eta poesia sortzeko gogo bizia emanez. «Cosas que caen del cielo» pieza erorketaren gertaera dokumentatuaren kontakizuna da, errealismo magikoaren kutsuarekin nahasia, itzaltzear dagoen su-ontzi baten magalean kontatua. Objektuen antzerkia, zuzeneko musika eta umorea, samurtasuna eta folklorea barra-barra, inpaktu batek uzten dituen ondorioez, unibertso propio baten jatorriaz eta bizitzea egokitzen zaigun errealitatearen aurrean fikzioa eta tirabira behar izateaz aritzeko.

Zuzendaritza eta dramaturgia: Dora Cantero
Paco López Mengualek bildutako ipuin eta kondairetan inspiratua
Antzezleak: Dora Cantero, Joan Bramon Mora
Musika: Joan Bramon Mora eta Murtziako musika tradizionala
Eszenografia eta txotxongiloa: Carlos Gallardo
Argiztapena: Ivo García Suñé
Bideo-proiekzioak: Dora Cantero
Jantziak: La Desastra, Berta Ascencio, Paulette San Martín
Mekanismoak: Nartxi Azkargorta
Argazkiak: Joan Gorro
Sustapen-bideoa: Marta Vilardell
Akonpainamendua: Margarida Troguet
Laguntzaileak: Nico Roig, Cia Dromosofista, Alfred Casas
Ahotsak: Pilar Sola, Alfonso Cantero, Dory Cantero, Cuadrilla de Patiño
Koprodukzioa: Fira Mediterrània Manresa, Festival IF Barcelona
Babesleak: Generalitat de Catalunya, ICEC, OSIC, Teatro Villa de Molina, Teatre Principal Arenys de Mar, Antic Teatre, L’Estruch, La Cremallera, Fundació La Plana, Mutte Cultural, Pobles Creatius
Iraupena: 50 minutu

KONPAINIA: Dora Cantero egilea, eszena-zuzendaria, antzezlea, esataria eta antzerkigilea da. Ikuskizunak zuzendu eta idatzi ditu hainbat konpainiarentzat (Farrés Brothers, Escalante, Cal Teatre edo Teatro Gorakada), antzezle eta txotxongilo-maneiatzaile lan egin du Periferia Teatrorekin, eta Camilo abeslariaren bideoklipetan parte hartu du. 2008an, Mimaia Teatro konpainia sortu zuen, antzerki bisualean, objektuen antzerkian eta txotxongiloen antzerkian erreferentea dena, eta ekoizpen aipagarriak sortu ditu, hala nola “Adiós, Bienvenida” (FETEN 2013 Antzerki berriaren Saria eta Dramaturgia Onenaren Saria Lleidako 2013ko Fira de Titelles-en, besteak beste) edo “Peloloco” (Ikuskizun Onena Titirijai 2019an). “El tiempo de las tortugas”, bere lehen proiektu pertsonala, Joan Bramon Morarekin batera sortu zuena, Dramaturgia Onenaren Saria irabazi zuen 2022ko Lleidako Fira de Titelles-en. Duela gutxi, 2026an, Kulturaren Alfonso X.a Saria jaso du, Antzerkia kategorian.